Erretiroa hartuko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Endika Uriondok pilota profesionala utziko du

Baiko Pilotako atzelariak apirilaren 7an jokatuko du azken partida, Lekeition; Erik Jakarekin batera, Alberdi II.aren eta Imazen aurka arituko da. Uriondok lan berriak ditu, eta horregatik adostu dute, pilotariak eta enpresak, kontratuaren amaiera aurreratzea.
Endika Uriondo, artxiboko irudian. Argazkia: Baiko Pilota.
Endika Uriondo, artxiboko irudian. Argazkia: Baiko Pilota.

Endika Uriondo Baiko Pilotako atzelariak pilota profesionala utziko du, enpresak berak ostegunean iragarri duenez. Uriondok apirilaren 7an jokatuko du azken partida, Lekeition, Santi Brouard pilotalekuan; Erik Jakarekin batera, Alberdi II.aren eta Imazen aurka arituko da azken neurketa horretan. Uriondok lan berriak ditu, eta horregatik adostu dute, pilotariak eta enpresak, elkarren artean zuten kontratuaren amaiera aurreratzea.

Baiko Pilotak jakitera eman duenez, apirilaren 7ko jaialdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa batek emango dio hasiera; lehen partida horren ondoren izango du Uriondok agur esateko aukera, gainerako pilotari askok, familiak eta lagunek babestuta. Gainera, Unai Alberdik berriro jokatu ahalko du; azken bederatzi hilabeteetan, ezin izan du egin, belaunean lesio larria izan baitu.

Endika Uriondok 2020ko ekainean egin zuen debuta; hortaz, ia hiru urte eman ditu profesional mailan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elaia-Arai eta Erkiaga-Atain bikoteak Markinako Grand Slameko finalera sailkatu dira

Markinako Grand Slameko finalerdietan, Erkiagak eta Atainek kitarakoan hartu dituzte mendean Goitia eta Basque. 15-12, 14-15 eta 5-3 nagusitu dira. Finala, Urreisti-Gorka edo Txanika-Salegi bikotearen aurka jokatuko dute. Emakumezkoetan, berriz, Elaiak eta Araik, Erika eta Frida menderatu dituzte bi setetan. 15-11 eta 15-12 nagusitu dira. Lur-Alize edo Helena-Maia bikotea izango dute aurkari finalean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X