Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez
Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.
Elhousine Elazzaoui atleta marokoarrak, iazko irabazleak, aurten ere parte hartuko du Zegama-Aizkorri mendi maratoian (maiatzak 17); Kilian Jornet, ostera, ez da irteeran izango, bigarren urtez jarraian. Korrikalari kataluniarrak lasterketa luzeetan zentratuko dela iragarri du, Mont Blanceko ultra trailera itzulita, besteak beste.
Bi korrikalariak Jornetek sortutako Nnormal izeneko markapean lehiatzen dira, eta bideo baten bidez eman dute jakitera urteko egutegia. Elazzouik irabazi zuen iaz Zegaman, eta Golden trail world series zirkuituko txapelduna ere bada. Era berean, Sara Alonso iazko txapelduna ere Zegaman izatea espero dute.
Lasterketak 25 urte bete ditu, eta dagoeneko 225 banatu ditu zozketaz, aurrez izena eman duten 11.529 lagunen artean. Antolatzaileek 150 dortsal gorde dituzte atleta profesionalentzako, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Nerea Amilibia eta Andoni Uzkiano nagusi, Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldian
Joan den ekainaren 21ean jokatu zen Altzan Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldia, altzatarrek Txirrita bertsolariari egiten dioten omenaldia. Andoni Uzkiano altzatarra etxean nagusitu zen gizonezkoen mailan; emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia Aiako mendi korrikalari beteranoa izan zen nagusi.
Leti Bullidok eta Aitor Ugartek eskuratu dute garaipena 2026ko Ardibidepikua Kilometro Bertikalean
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.
Alexanderssonek eta Elazzaouik lortu dute garaipena Zegama-Aizkorrin; oso jendetsua izan da, eta lokatzak markatu du
Suediarrak lasterketako errekorra hautsi du, eta marokoarrak bigarrenez jarraian lortu du garaipena. Zegama-Aizkorriren 25. edizioan, ikuskizun ederra izan da.