domina olinpikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pau Etxaniz palistari Joko Olinpikoetan irabazitako domina lapurtu diote

Duela egun batzuk, lapurrek kirolariaren kotxean sartu ziren eta eserlekuetako baten azpian utzita zuen domina eraman zuten.

Pau Echaniz medalla bronce juegos olimpicos

Pau Echaniz dominarekin; Argazkia: EFE

Pau Echaniz donostiarrari 2024ko Joko Olinpikoaetan irabazitako domina lapurtu diote. Gertaera, duela egun batzuk gertatu zen, lapurrek kirolariaren autoa ireki eta eserlekuetako baten azpian gordeta zegoen domina eraman zutenean.

Palistak lapurreta salatu du eta bere sare sozialetan ohar bat publikatu du, domina itzultzeko eskatuz: “Kaixo, mezu hau duela aste bat nire kotxean sartu eta olinpiar domina lapurtu zuenarentzat da. Faborez, itzuli domina, daukadan bakarra da, eskerrik asko”.

Espainiako Piraguismo Federazioak gertatutakoa deitoratu du eta elkartasuna adierazi dio kirolariari, domina lehenbailehen berreskuratuko duela sinetsita.

Pau Echanizek 2024ean lortutako podiuma gizonezko palista euskaldun batek bere modalitatean lortutako lehenengoa izan zen, eta orain arte lortu duen emaitzarik onena.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X