Carlota Cigandak lehen postuetaik urrun amaitu du Aumundi Evian Championshiparen inaugurazio jardunaldian
Nafarrak 72 kolperekin (+1) osatu du jardunaldia eta 69. postuan bukatu du. Aki Iwai japoniarrak 63 kolpeko txanda perfektua egin du (-8) lehen postuan amaitzeko, bigarren Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (-5).
Aumundi Evian Championship, urteko laugarren Major txapelketako lehen jardunaldia jokatu ondoren, Aki Iwai japoniarra da lehen sailkatua 63 kolpeko txanda bikainarekin (-8). Bigarren, Perrine Delacour frantziarra da 65 kolperekin (-6), hirugarren sailkatua den Hee Im Jin korearrak baino bat gutxiago (66 kolpe, -5).
Munduko lehena den Nelly Korda estatubatuarrak, aste honetan Grand Slama osatu nahi duenak, uste baino gehiago sufritu du jardunaldia 102 postuan 74 kolperekin amaitu ostean (+3). Carlota Ziganda nafarrak, bere aldetik, 72 kolperekin (+1) bukatu du jardunaldia, 69. postuan.
Evian-Les-Bainsen, Frantzian, dagoen Evian Resort Golf Klubean jokatzen ari da txapelketa. Lehen jardunaldian ezohiko klima beroa eta zelai oso lehor bati egin behar izan diote aurre munduko golf jokalari onenek.