SURFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek

“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.

Natxo Gonzalez
Natxo González; Argazkia: EITB

Mullaghmoren, Irlandan, sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek, surflari bizkaitarrak, honek, kirolariaren arabera, mugarri bat suposatu du: “Nire biziko olatua da”, adierazi du, Red Bullen web orrialdeak jasotako adierazpenetan, talde honetakoa da surfista bizkaitarra.

Ia bi urte uretik kanpo eman ondoren”, seinalatu du aipatutako iturriak, “Natxo Gonzalez, maila gorenera itzuli da, Mullaghmoren egindako jokabide historikoarekin, erraldoi irlandarrean sekula hartutako olaturik pisutsuenarekin”.

Bi urte izugarri izan dira”, kirolari bizkaitarrarentzat: “Puerto Escondidon (Mexico) erorketa larri bat, Nazaren (Portugal) izandako berrerorketa batekin jarraituta, Natxo zorabio gogorrekin, goragaleekin eta buruko min handiekin bizitzera behartu zuten, burmuineko hainbat konmoziok eragindakoak; arazo neurologiko larriak, bere ibilbidean geldialdi bat egitera behartzeaz gain, surfa uztera behartzeko zorian egon zirenak”.

Ia bi urtez uretik urrunduta egon ondoren, “Natxo lehiatzera itzuli da, Irlandara egindako espedizio batekin, mundu osoko olatu pisutsuenetako bat, eta bere gustukoenetako bati aurre egiteko: Mullaghmore, bertan egindakoa gogoragarria izan da, bertako surflari askok eta baita hainbat internazionalek ere sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena izan dela uste dute”.

Zure interesekoa izan daiteke

Eneko Lambea gimnasta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Lambeak Munduko gimnasia erritmiko Txapelketako ekitaldi batean parte hartuko du, antolatzaileek gonbidatuta

Gizonezkoen gimnasia erritmikoa Espainian soilik da txapelketako kirola; hortaz, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko Lambeak ezin du Estatuko selekzioan izan. Hala ere, asteazkenean hasi den Munduko Txapelketako antolatzaileek gonbidatu egin dute, eta larunbatean, txapelketa horretako gala batean, bere ariketa egingo du. Eneko Lambea Espainiako txapelduna da, Lehen Mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X