Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Rahmek bigarren bukatu du Hegoafrikako LIV Golf txapelketa, Bryson DeChambeauren aurkako berdinketa hausteko play-offa galduta. Barrikako golflariak huts egin du play-offean, 5 kolpe behar izan baititu, aurkariak baino bat gehiago.
Steyn Cityn jokatutako jardunaldia oso lehiatua izan da, eta bogey bakarra egin arren, Rahm garaipenaren atarian geratu da berriro. Abraham Ancer mexikarra sailkatu da hirugarren postuan, parretik behera 23 kolpe bilduta, garaileak baino 3 kolpe gehiago.
LIV Golf txapelketak 30 milioi euro banatu ditu, eta Singapurren bezala, Rahm bigarren sailkatu da.