GOLFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan

Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.

Bryson DeChambeau golf-jokalari estatubatuarrak Hegoafrikako LIV txapelketako lehen postuari eutsi dio, 64 kolperekin, hirugarren jardunaldia bukatuta. Branden Grace hegoafrikarra bi kolpera dago, eta Jon Rahm bizkaitarra, berriz, hirura.

DeChambeau bikain aritu da, 64 kolpeko txartela aurkeztuta guztira parretik behera 21 kolpe bildu baititu. Igande honetan jokatuko da azken jardunaldia, eta garaipena ondo bideratu badu ere, atzetik oso gertu ditu lehiakideak.

Jon Rahm, ostera, laugarren tokian dago orain, Abraham Ancer mexikarrarekin berdinduta (-18). Beraz, podiumera igotzeko lehia polita izango da gaurkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X