Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Rahm Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren sailkapen nagusiko laugarren postuan sailkatu da bigarren jardunaldia amaitu ondoren.
Barrikakoak 3 kolpera du liderra, Bryson DeChambeau estatubatuarra. Rahmek azken txapelketetan erakutsitako sendotasunari eutsi dio 5 birdieri esker 66 kolpeko txartela aurkezteko, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan jarri da, parretik behera 11 kolpe pilatuta.
Rahm Dean Burmester hegoafrikarrarekin, Abraham Ancer mexikarrarekin eta Charles Howell III.a estatubatuarrarekin berdinduta dago sailkapen nagusian. Azken hori liderra izan zen lehen saioaren amaieran, DeChambeaurekin batera.