MUNDUKO ARDI-MOZTAILE TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herria ardi moztaileen eta artilarien Munduko Kontseiluan sartu da

Golden Shears and Woolhandling World Championship-ean parte hartu duen Euskal Herriko ardi moztaile eta artilarien selekzioak une historikoa bizi du. Bertan, munduko elitearekin lehiatzeaz gain, bere nazioarteko proiekzioa indartzen duen aitorpen instituzionala lortu du.
Joseba Attard eta Ipar Arrinda
Joseba Attard eta Ipar Arrinda, Mastertoneko txapelketan. Irudia: Euskal Moztaileak

Euskal Herriko selekzioa Munduko Golden Shears and Woolhandling World Championship txapelketan parte hartzen ari da egunotan. Txapelketa hori Mastertonen (Zeelanda Berria) egiten ari da, sektoreko hitzordu ospetsuenetako batean. Munduko profesionalik onenetako batzuekin batera lehiatzen ari dira bertan, exijentzia tekniko eta lehiakor handiko testuinguru batean, eta hori “sekulako” esperientzia izaten ari da euskal ordezkaritzarentzat.

Txapelketan une oso garrantzitsu bat bizi izan du taldeak: Euskal Herria Munduko Kontseiluko kide berri izendatu dute ofizialki. Erakundeen errekonozimendu hori urrats garrantzitsua da nazioartean duen presentzia sendotzeko, eta ateak irekitzen dizkio etorkizunean horrelako lehiaketetan parte hartzeari. Esperientzia "ahaztezina" izaten ari da eta selekzioko kideek adierazi dutenez, “Izugarria maila, exijentzia, giroa, harremana, lehia eta entrenamenduak. Euskal Herriak nazioarteko eszenatoki handienean egotea merezi duela erakusten ari gara”.

Taldeko kideek, gainera, lortutako lorpenaren izaera kolektiboa nabarmendu nahi izan dute. “Lorpen hau ez da Zeelanda Berrian gaudenena soilik. Proiektu honetan sinesten duten bidelagun guztiena da. Euskal Herrian dauden moztaile eta artilari guztiena, modu batera edo bestera babesten gaituzten erakunde, enpresa zein pertsonena, tradizioa bizirik mantentzen duten eta diskrezioz baina profesionaltasun handiz lanean jarraitzen duen lehen sektore osoarena. Hau zuen guztiona da eta zuekin batera bidea marrazten jarraitu nahi dugu”, aldarrikatu dute selekziokoek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joseba Attard: “Guretzat ohorea da lehen aldiz ardi-moztaileen munduko txapelketan Euskal Herria ordezkatzea”

Euskal Herriko ardi-moztaile eta artilarien selekzioak lehen aldiz parte hartuko du disziplina honen Munduko Txapelketan. Badira bi aste parte hartzaileak Zeelanda Berrira praktikatzera joan zirenetik. Gaur egin diete ongi etorri ekitaldia eta Joseba Attard taldeburuak bertatik azaldu dizkigu beraien egonaldiaren eta txapelketaren nondik norakoak.

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X