PGA Tourraren eta Jon Rahmek jokatuko duen LIV Golf txapelketaren arteko alde nagusienak
Jon Rahm euskal golf jokalariak asteburu honetan hasiko du Arabiako LIV Golf zirkuitua. Urtean hamabi torneo antolatzen ditu zenbait herrialdetan Arabiako Inbertsio Funtsak bultzatutako ekimen horrek. Hori dela eta, Rahmek ezin izango du PGA Tourrean parte hartu, lau salbuespen hauetan izan ezik: Masters, PGA Championship, Open Championship eta US Open txapelketetan.
PGA eta LIV Tourraren arteko desberdintasun nagusiak
-Hiru lehia egun: Rahmek egun bat gutxiagoko torneoak jokatuko ditu. PGA Tourreko txapelketek lau egun dituzte, ostegunetik igandera; orain, ordea, hiru izango dira, ostiraletik igandera.
-54 zulo: Hiru egun izanik, jokalariek ez dituzte lau itzuli emango; hiru, baizik. PGA Tourrean 72 zuloko ibilbideak dira; LIV Golfen, ordea, 54. Beraz, aldeak PGAn baino gehiago estutu daitezke. Hori da, hain zuzen ere, Arabiako ligari izena ematen dion datua, 54 zenbaki erromatarretan idatzita 'LIV' baita.
-Ez dago galbaherik ostiraletan: LIV Golf zirkuituak ez du galbaherik egiten. PGAn, ostiraleko jardunaldia amaitzean, lehen 65 golflari sailkatuak larunbateko eta igandeko lehiara egiten dute aurrera; gainerakoak, aldiz, torneotik kapo geratzen dira. LIV ligan, ostera, parte hartzaile oro iristen da asteburura, sailkapena edozein dela ere.
-Banaka eta taldeka jokatzen da: Banakako lehiaz gain, LIV Golf zirkuituak taldekakoa ere antolatzen du, ikuskizuna areagotzeko. Lau jokalariz osatutako 13 talde daude, norbere logotipo, izen eta kolorearekin bereizita. Lehen bi txandetean, multzo bakoitzeko bi puntuazio onenak sailkapen orokor bati gehitzen zaizkio. Ondoren, hirugarren jardunaldian, talde bakoitzeko hirugarren jokalari onenaren puntuak ere kontuan hartuko dituzte. Denboraldi amaieran, Teams Championship txapelketa egiten dute, taldeka.
-Ez dago janzkera koderik: PGAk Ameriketako Estatu Batuetan egiten dituen ekitaldietan, jokalariek galtza luzeak eraman behar dituzte, baina LIVak ez dituenez ezertara derrigortzen, nahi duten moduan jantzita joan daitezke.
-Jardunaldi laburragoak, denak batera hasten direlako. Shotgun vs tee time: Amerikako zirkuituan, jardunaldiak luzeak izaten dira, hirukote bakoitzak lehendabiziko zuloko tee gunetik, hots, irteera puntutik abiatzeko ordu jakin bat duelako, aurreko taldea baino bost edo hamar minutu geroago. LIV ligan, berriz, shotgun izeneko guneak daude: zulo bakoitzean, 1etik 18ra, jokalari bat zain egongo da, irteera emango dion klaxon soinuak noiz joko. Orduan hasiko dira 18 jokalari; minutu bat geroago, beste 18ak, eta gero, azken 18ak. Hori dela eta, lauzpabost orduko jardunaldiak izan ohi dira.
-Sari handiagoak: Torneo bakoitzak 25 milioi dolarreko poltsa du (20 milioi banakako lehiarako, eta bost taldeentzat). LIV Tourreko txapelketa bateko garaileak 4 milioi dolar eskuratuko ditu. Talde irabazlearen kasuan, kide bakoitzak 750.000 dolar eramango ditu etxera. Halaber, denboraldia ixten duten torneoek poltsa berezia dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.