Europako Jokoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teresa Fernandez-Mirandak txirrindularitzako BMX Freestyleko finalerako txartela lortu du Europako Jokoetan

Donostiarra zazpigarren izan da lehen proban, eta finalerako sailkatu da. Nerea Garcia, berriz, finaletik at geratu da, piraguismoko K4-500 proban, finalerdietan laugarren izan ostean.
Teresa Fernandez-Miranda
Teresa Fernandez-Miranda. Argazkia: @COE_es

Abian dira Europako Jokoak Polonian. Asteazken honetan, ekainaren 21ean, inaugurazio ekitaldia egin da arratsaldean, Krakoviako Henryk Reyman estadioan, baina goizean hasita ibili dira lehian kirolariak.

Euskal kirolari batzuek lehen probak jokatu dituzte goizean. Txirrindularitzako BMX Freestyle modalitatean, esaterako, Teresa Fernandez-Mirandak finalerako txartela lortu du. Zazpigarren izan da lehen proban, eta finala jokatuko du ekainaren 22an.

Bestalde, piraguismoko K4-500 modalitatean, Nerea Garciak lehen kanporaketa gainditu du hiru taldekideekin batera, baina ez dute finalerako sailkapena lortu. Ezbeharra izan dute finalerdietan, oinen euskarria hautsi baitzaie, eta laugarren amaitu dute. Lehen hirurak soilik sailkatu dira finalerako, eta, ondorioz, kanporatuta geratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X