Jon Rahm, berriro ere munduko sailkapenaren lehen postuan, Augustako Mastersa irabazita
Augustako Mastersa irabazita (lortu duen bigarren txapelketa nagusia da), Jon Rahm euskal golf jokalaria, berriro ere, munduko sailkapenaren lehen postuan jarri da, Scottie Scheffler estatubatuarraren eta Rory McIlroy iparrirlandarraren aurretik kokatuta.
Rahmek 10.86 puntu ditu batezbeste; Schefflerrek, ordea, 10.56 (Augustako Mastersen hamargarren sailkatu da); McIlroy ezin izan zen sailkatu Augustako bigarren txanparako, eta batez besteko 8.78 puntu ditu.
Martxoaren 13an, Scheffler igo zen lehen postura, Rahmen ordez, The Players txapelketa bereganatuta; horretan, bizkaitarrak ezin izan zuen amaitu, gastroenteritisak jota, baina orain, lan bikaina eginda, berreskuratu egin du lehen postu hori.
Horrez gain, FedExCupen, alegia, Amerikako zirkuituaren taulan, lehen postuan da Rahm, denboraldiko laugarren garaipena lortuta. Barrikarrak 2.631 puntu ditu; Scheffler dabil bigarren, 1.844 puntu dituela, eta Max Homa dago hirugarren postuan, 1.801 puntu eskuratuta.
Hori gutxi balitz, Jon Rahmek beste balentria bat ere egin du, Augustan irabaziz: Augustako Mastersa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi dituen Europako lehen golf jokalaria da (azken hori 2021ean erdietsi zuen): "Zaila egiten zait sinestea, eta ohore handia da", esan du, horren gainean. Adierazi duenez, ez da erraza pentsatzea zer ondorio ekarriko dituen Augustako Mastersa irabazi izanak; horietako bat da, adibidez, bizitza osoan Augustan jokatzeko eskubidea izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
KIROLAK EITB aro berria martxan da
Martxan da KIROLAKEITB.EUS atari berria; bertan jasoko dugu EITBren kirol unibertsoa: streaming emanaldiak, bideoak, albisteak… Sartu eta gozatu!
Bost euskal kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d'Ampezzoko Joko Olinpikoetan
Alde batetik, Basque Team Fundazioaren beka duten hiru kirolari Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira otsailaren 6an hasiko diren Joko Olinpikoetan: Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Arrieta Rodriguez; baita Daniel Milagros abiadurako patinatzaile iruindarra ere. Bestetik, Manex Salsamendi euskal herritar-brasildarra iraupen eskian lehiatuko da Brasilgo selekzioarekin.
Zarauzko golf klubean 100 urte atzera egin dute
Urtero bezala, urteari amaiera emateko Zarauzko golf klubean denboran atzera egin dute "Open Hickory" lehiaketari esker. Garai bateko jantziak soinean, eta Hickory makilak eskuartean zituztela aritu dira golfean, duela 100 urte bezala.
Lucas Eguibar bere laugarren Jokoetan lehiatuko da, Milan-Cortina d 'Ampezzon
Aldez aurretik Basque Teameko snowboardlari donostiarra Sotxi 2016, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022an izan da, eta bi diploma olinpiko eskuratu ditu.
Marino Zulet Dakarren izango da Toyotarekin
Azken bost urteetan bezala, Dakar Rallyaren edizio berrian azpiegitura jarriko du Zuletek. Toyotarekin egongo dira berriro eta euskal lantaldea osatuko dute.
Agur "Boxeo Izarrak" saioari
Euskal Telebistako Kiroletako taldearentzat, egun berezia da gaurkoa. 34 urteren ostean, "Boxeo Izarrak" saioaren azken atala emitituko da gaur gauean. Gure lankide Pedro Marik aurkeztuta, urte luzez nazio mailako eta nazioarteko borrokaldi onenak eskaini dituen saioak, agur esango du gaur. Zorionak, eta eskerrik asko Pedro Mari, egindako lan guztiarengatik.
Lindsey Vonnek bigarren gaztaroa bizi du, bost urtez goi mailako lehiaketatik at eman ondoren
Eskiatzaile estatubatuarrak, aurreko hamarkadan izarra izan zenak, distira egin du berriro, eski alpinoko Munduko Kopako proba bat irabazi duen beteranoena baita.
Hugo Gonzalez de Oliveira Europako txapelduna, faboritoa Ordizian, Eguberriko igeriketa Txapelketan
Proba Europako Ligakoa da; hurrengo astelehenean izanen da, abenduaren 29an, eta EITBk zuzenean emanen du.
Basque Teamek fundazioko urteko euskal kirolari nabarmenenak omendu ditu Gabonetako galan
Janire Fernandez-Etxabarri eta Aitor Francesena surflariak, Salma Solaun gimnasta, Anton Legorburu munduko eta Europako errugbi txapeldunordea eta Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire paralinpikoak izan dira omenduetako batzuk. Bestetik, goi mailari agur esan diotenei omenaldia egiteko ere aprobetxatu dute. Tania Calvo txirrindulariaren kasua da hori.
Pedro Mari Goikoetxeak "Boxeo Izarrak" saioari agur esan dio
Ostiral gauero, Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalarrekin batera munduko lehiarik ikusgarrienak eta zirraragarrienak eskaini eta komentatu dituzte. Pedro Marik 34 urteren ondoren saioa agurtu du, laster erretiroa hartuko baitu.