'Kako' Aramburu tiratzaileak amaitutzat eman du bere ibilbidea, ia bi hamarkada goi mailan eman ostean
Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak eta Leire Guerenabarrena Euskal Federazioen Batasuneko gerenteak lagunduta, Kako Aramburuk kirolari gisa goi mailari agur esateko hartu duen erabakia jakitera eman du, Donostian, tiro olinpikoan, skeet modalitatean, ia hogei urtez aritu ondoren.
Basque Teameko tiratzaileak esan du bere bizitzan garrantzia edo pisua duten beste alderdi batzuk zaindu behar dituela, hala nola egonkortasun ekonomikoa eta seme-alaben zaintza. Horregatik erabaki du agur esatea. Goi-mailako tiro olinpikoa kirol zorrotza da, denbora eta dedikazioa behar dituena, eta urteko diru-sarrerak lortutako emaitzen araberakoak dira. Horregatik, etorkizunean pentsatuz, 'Kako'k pausua ematea erabaki du, kirolari bezala bere iragana atzean uztea kosta egiten zaion arren.
"Ez da erabaki erraza izan. Hartzerakoan, besteak beste, nire egoera familiarra, emaztea eta hiru seme-alabak kontuan hartu ditut" adierazi du 'Kako'k.
Irungo kirolariak sentitzen du zorte handia izan duela urte hauetan guztietan, eta eskerrak eman nahi izan dizkio bere inguru guztiari.
"Eskertu nahi dut urte hauetan guztietan jaso dudan prestakuntza, baita babesa ere. Urte horietan, saiatu naiz dena ematen, jakitun bainaiz banakako kirol batean lehiatu arren, nire garaipen guztiak talde-lanaren ondorio izan direla", azpimarratu du Aramburuk.
Errerentea nazioartean
Juanjo Aramburuk hamarkadak eman ditu bere diziplina lantzen, nazioartean erreferenteetako bat izateraino. Ibilbide profesional luze horretan nabarmentzekoak dira Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan lortutako zortzigarren postuagatik irabazitako diploma, Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkapena (23. amaitu zuen), Belgraden 2011n erdietsitako Munduko txapeldun titulua eta 2007an eta 2004an poltsikoratutako Europako bi dominak.
Frantziako federazioarentzat lanean
Lorpen horiek guztiek curriculum bikaina sortzeko balio izan diote, eta hori ez da oharkabean pasatu Frantziako Tiro Federazioarentzat. 'Kako' Aramburuk goi mailako jaurtiketari lotuta jarraituko du, federazio horretako teknikari gisa lan egingo baitu 2024ko Pariseko Jokoetan dominen lehian arituko den senior taldea zuzentzeko. Bere kargu egongo da, besteak beste, Eric Delaunay, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetako finalean bosgarren amaitu zuen kirolaria.
"Oso esperientzia aberasgarria eta motibagarria izango da. Betidanik jakin izan dut goi mailako kirolari izateari uztean, kirol honi lotuta jarraituko nuela. Ez nukeen era hobea imajinatuko jauzia emateko", ziurtatu du Aramburuk.
'Kako' Aramburu izan da Basque Teami lotuta urte gehien eman dituen kirolarietako bat, Fundazioko kide baita erakundearen sorkuntzatik, 2008tik.
Zure interesekoa izan daiteke
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu; bi Getxon eta beste bi Bilbon. 60 filmetik gora ikusi ahal izango dira, tartean Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.