Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovicek positibo eman du koronabirusean

Novak Djokovic serbiarrak berak iragarri du bera eta bere emazteak positibo eman dutela.
Djokovic
Djokovic

Novan Djokovicek positibo eman du koronabirusean Adria Tour txapelketa polemikoa ospatu eta gero. Serbiarrak berak antolatutako ongintzazko tourrean, Grigor Dimitrov, Borna Coric eta Viktor Troicki jokalariek ere positibo eman dute.

Tenislari serbiarrak eta haren emazteak positibo eman dute horrenbeste zeresan eman duen Adria Tourraren ostean; bere seme-alabek, ordea, negatibo eman dute.

Troicki jokalariak astelehenean eman zuen jakitera berak eta bere emazteak koronabirusa zutela.

Djokoviek kritika asko jaso ditu Adria Tour txapelketa segurtasun-neurririk gabe antolatzeagatik, izan ere, ez da gorde segurtasun-distantzia eta ez dituzte maskarak erabili.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X