Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovicek AEBko Irekia utzi behar izan du, minduta

Stan Wawrinkaren kontrako partidaren hirugarren setean agur esan esan dio neurketari.
Novak Djokovic
Novak Djokovic

Novak Djokovic serbiarrak ezin izan zuen amaitu AEBko Irekiko final-zortzirenetako partida.

Stan Wawrinkaren kontrako neurketaren aurreneko bi setak galdu eta gero (4-6 eta 5-7) eta hirugarrena 1-2 zihoala, agur esan behar izan zion partidari ordubete eta 46 minutu ondoren.

Ezker besaburuan arazoak izan ditu azken egunetan, eta nahiz eta partida hasieran lehiakor egon, ezin izan zuen partida amaitu.

Orain, Wawrinka suitzarrak Daniil Medvedeveren kontra neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan, errusiarrak 3-6, 6-3, 6-2 eta 7-6 (2) gainditu zuen Dominik Koepfer alemaniarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X