Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kroaziak irabazi du azken Davis Kopa klasikoa

Kroaziako selekzioak Frantziako taldeari irabazi dio finala. Formatu honetan jokatuko den azken Davis Kopa izan da aurtengoa.
20181125201115_copa-davis_
18:00 - 20:00
Kroaziako tenis selekzioak Davis Kopa irabazi du, bigarrenez

Kroaziak 2018ko Davis Kopa irabazi du, 1900. urtean sortu zenetik formatu honetan jokatu den azkena. Selekzio kroaziarrak bi entsalada-ontzi ditu jada palmaresean. Marin Cilic eta Borna Coric buru izan dituen taldea nagusitu da Frantziaren aurkako finalean, Lillen.

Frantziak lurrezko zelaia aukeratu zuen finala jokatzeko, Kroaziarentzat oztopo handiagoa izango zelakoan, baina ostiralean banakako bi partidak irabazi zituzten kroaziarrek; bat Cilicek eta bestea Coricek (0-2). Larunbateko binakako partidan Frantzia izan zen garaile (1-2), baina igandean, Cilicek puntu erabakigarria lortu zuen Tsongaren aurkako neurketa irabazita (1-3). Ondorioz, Kroazia txapeldun.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X