Errugbiko Txapeldunen Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

36.000 sarrera saldu dituzte jada

2018. urtea lehenengoa izango da Errugbiko Txapeldunen Liga Frantziatik, Irlandatik eta Britainia Handitik at jokatzen dena.
SANMAMES RUGBY EFE
SANMAMES RUGBY EFE

San Mameseko futbol-zelaian Errugbiko Txapeldunen Ligako eta Challange Cup finalak jokatuko dira maiatzaren 11an eta 12an.

Sarreren salmentak uste baino hobeto doaz eta dagoeneko 36.000 saldu dituzte Championseko finalerako eta 20.000 Challange Cupeko finalerako.

Bizkaiko Aldundiak eta eta Bilboko Udalak jakitera eman dituzten datuen arabera sarrera gehienak Euskaditik bertatik erosi dira, ehuneko hogeia Ingalaterratik eta hamazortzia Frantziatik.

San Mamesen 53.000 pertsona sartzen dira, beraz, guztiz betetzea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X