Rossik irabazi du Holandako Sari Nagusia
Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) italiarrak irabazi du Holandako Sari Nagusia. Bere lehen garaipena da 2017. urtean eta erakustaldia eman du. Danilo Petrucci (Ducati Desmosedici GP17) izan da igarren eta Marc Marquez (Repsol Honda RC 213 V), hirugarren.
Andrea Dovizioso (Ducati) da Munduko Txapelketako lider berria Maverik Viñales (Yamaha) pilotuak ez baitu lasterketa amaitu. Ondorioz, lidergoa galdu du.
MotoGPko lasterketako sailkapena (26 itzuli, 118,02 km.):
.1. Valentino Rossi (ITA/Yamaha YZR M 1) 41:41.149
.2. Danilo Petruccci (ITA/Ducati Desmosedici GP17) + 0.063
.3. Marc Marquez (ES/Repsol Honda RC 213 V) + 5.201
.4. Cal Crutchlow (GBR/Honda RC 213 V) + 5.243
.5. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici GP17) + 5.327
.6. Jack Miller (AUS/Honda RC 213 V) + 23.390
.7. Karel Abraham (RCH/Ducati Desmosedici GP15) + 36.982
.8. Loris Baz (FRA/Ducati Desmosedici GP15) + 37.058
.9. Andrea Iannone (ITA/Suzuki GSX RR) + 37.166
10. Aleix Espargaro (ESP/Aprilia RS GP) + 1:01.929
11. Pol Espargaro (ESP/KTM RC 16) + 1:09.384
12. Esteve "Tito" Rabat (ESP/Honda RC 213 V) + 1:10.121
13. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda RC 213 V) + 1:10.344
14. Johann Zarco (FRA/Yamaha YZR M 1) + 1:35.655
15. Jorge Lorenzo (ESP/Ducati Desmosedici GP17) itzuli batera
16. Hector Barbera (ESP/Ducati Desmosedici G16) itzuli batera
17. Alex Rins (ESP/Suzuki GSX RR) itzuli batera
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.