Binakakoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruzak eta Carla Suarezek Masterseko finala galdu dute

Martina Hingis eta Sania Mirza munduko bikote onenak irabazi du Singapurreko finala, 6-0 eta 6-3.
Garbiñe Muguruza, Singapurreko finalean. Efe.
Garbiñe Muguruza, Singapurreko finalean. Efe.

Garbiñe Muguruzak eta Carla Suarezek ezin izan dute Masters Txapelketako binakako finala irabazi. Martina Hingis eta Sania Mirza gailendu zaizkie 6-0 eta 6-3, 66 minututan.

Hingis eta Mirza munduko bikoterik onena dira; Indian Wells, Miami, Charleston, Canton, Wuhan, Pekin, Wimbledon eta AEBetako Irekia irabazi dituzte, eta igande honetan sutsu aritu dira denboraldiko euren hamargarren finalean.

Suitzarra eta indiarra jaun eta kabe izan dira. Garbiñek eta Carlak bederatzi joko itxaron behar izan dituzte euren markagailua estreinatzeko. Muguruza eta Suarez iaz jokatu zuten lehen aldiz WTAko finaletan, eta orduan final-laurdenetaraino iritsi ziren.

Lehen seta 6-0 galdu ostean, aurkarien sendotasunak Muguruzaren eta Suarezen erreakzioa ekidin du. Ondorioz, ezin izan dute bigarren seta irabazi eta partidak ihes egin die, behin betiko.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X