K1n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chourrautek zilarrezko domina erdietsi du Munduko Kopan

Gipuzkoarrak 98.93ko denboran burutu du K1-eko finalaren azken jaitsiera.
18:00 - 20:00
Maialen Chourraut, bigarren K1eko Munduko Kopan

Maialen Chourrautek zilarrezko domina erdietsi du Seu d’Urgellen jokatutako K1n Munduko Kopan. Lasartearrak 98.93 denboran burutu du probaren azken jaitsiera.

Londreseko Mundiala du orain jomuga Chourrautek, izan ere, Rio 2016ko Olinpiar Jokoetarako tokia irabazi dezake bertan. “Etxean beti irabazi nahi dugu, baina denboraldiko laugarren domina da eta pozik egon behar naiz”, azaldu du Seu d’Urgellen bizi den euskaldunak.

Azkenik, Chourrauten hitzetan, “Olinpiar Jokoetara joan beharra daukagu, horixe behar eta desio dugulako. Londresera heltzeko gogoak dauzkat, bertako oroitzapen onak baititut gordeak, hala ere, jakin badakit oso zaila eta gogorra izango dela”.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X