Piraguismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samuel Hernanz, zilarrezko domina K1n Munduko Kopan

Jatorri galiarra duen gipuzkoarrak 89.62-ko denboran burutu du kronoaren azken txanda.
18:00 - 20:00
Samuel Hernanz Atl. San Sebastianeko kayakistak zilarra eskuratu du

Samuel Hernanz, Atletico San Sebastian taldeko kayakista euskaldunak, zilarrezko domina eskuratu du Lleidan jokatutako K1 modalitatearen Munduko Kopan.

Jatorri galiarra duen gipuzkoarrak 89.62-ko denboran burutu du kronoaren azken txanda, eta Boris Neveu frantsesak soilik hartu dio aurre (89.06). Bestalde, Joan Crespok laugarren bukatu du 90.88-ko denborarekin, alegia, brontzezko dominetik hiru segundotara.

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X