Ambilamp Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribiak geldiezin jarraitzen du

Traineru gipuzkoarrak denboraldiko bosgarren bandera irabazi du, Portugaleten gailenduta. Kaiku bigarren izan da, eta San Juan, hirugarren.
18:00 - 20:00
Hondarribiak nagusitasunez irabazi du Ambilamp bandera

Hondarribiak geldiezin jarraitzen du San Miguel Ligako hasieran. Ama Guadalupekoak bere bosgarren bandera irabazi du, Portugaleteko uretan aise gailenduta.

Ama Guadalupekoa izan da azkarrena txanda nagusian; 19 minutu eta 32 segundoko denbora egin du, Urdaibaik baino 10 segundo gutxiago eta San Juanek baino 11 gutxiago.

Ligako sailkapen nagusian, Hondarribia gero eta sendoago dago lehen postuan 81 punturekin. Urdaibai bigarren da 69 punturekin, eta Orio hirugarren, 58 punturekin.

 

Portugalete estropada sailkapena

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X