Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko ametsa du Vidondok
Euskal patinatzailerik onenetarikoa den Iñigo Vidondok abiadurazko izotz patinajera jauzia ematea erabaki du, zeharo ezberdina den diziplina eta bere kirol ibilbidea hutsetik hastera behartu duena. Emaitza itxaropentsuak lortu ditu hastapenean eta gaur egun Inzell-eko (Alemania) KIA Speed Skating Academy elitezko zentruan ari da Bavariako zonaldean.
Basque Team-en babesarekin kirolari arabarrak zenbait adierazpen egin ditu prestaketa zentrutik, bertan dituen helburuen gainean mintzatu da eta era berean gurpiletatik xafletara pasatu izanak suposatzen duen erronkaren inguruan. Elitezko euskal kirola sustatzen duen Fundazioak zabaldu du aipatu elkarrizketa non Iñigo dioenez “orain bi urte imagina ez nezakeen ametsa da hemen egotea, apurka apurka egi bihurtzen ari dena. Orain bi urte egin nuen lehendabiziko saiakera zoru berri honetan eta egia esan hasieratik harrapatu ninduen.”
Abiadurazko izotz patinajearen inguruan “gurpil gainekoarekin alderatuta oso diferente a da, oso teknikoa da eta oso gozagarria. Motibazio berri bat aurkitu dut batez ere kirolari orok dugun helburuarekin amesteko aukera ematen didalako, alegia, Olinpiar Jokoetan parte hartzearekin”.
Zentzu horretan zehaztu duenez, “pistan Europa eta Munduko txapelketatatan hartu dut parte, eta baita Munduko Kopan ere, eta nahiko nuke Mundu mailako tituluren bat lortzea baina ez dut patinajea utzi nahi horretara mugatuz. Beste helburu batzuk ditut orain, Pyeongchango 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan egon nahi dut bederen”. Erronka horren zailtasuna neurtzerako garaian Iñigoren ustez “kirol honen %85a edo %90a teknika oinarrituta dago, gurpil gainekoarekin alderatuta oso diferentea da”.
Diziplina berri honetan trebatzen daraman denboran “asko ikasi dut: kirol olinpiarra izanda alde handia dago eta bakarkako modalitatea dela azpimarratuko nuke. Arerioaren aurka lehiatu beharrean denboaren aurka eta zure buruaren aur ka aritu beharra daukazu, zure nekea eta buruaren aurka, eskatzen duen zailtasun teknikoaz gain” aipatu du kirolariak.
Epe laburrera gasteiztarreren helburua Munduko Kopan parte hartzeko aukera eman diezaiokeen gutxieneko marka lortzea da: “Oso gertu nago eta gutxieneko marka hori eskura daukat orain. Badakit lanean jarraitu ezkero eta teknikan sakonduz, batez ere irteeratan, nik uste lortu dezakedala”. Momentuz 5.000 metroko saioan ari da izaten arazo gehien: “Beste distantzia guztietan markak ondu ditut eta ez dakit zehazki trabatuta egotearen arrazoia zein den. Gogor ari gara lanean, teknikoki eta fisikoki, eta lan hori izotz gainera eramanez”
Bavarian duen entrenamendu zentrutik Iñigok bertan dituen entrenatzaileen babesa nabarmendu nahi izan du, Abby Ennis kanadiarra eta Win Den Elsen holandarra hain zuzen ere. “Nigan sinisten dute eta pistan nahiz pertsonalki babesa ematen didate, batez ere zalantzak dituzune an eta familia faltan botatzen duzunean” . Gurpiletatik itzotzera jauzia eman duten beste txapeldun askoren emaitzek ere asko motibatu dute Iñigo, nahiz eta aitortzen duen “tradizioarik gabeko herrialde batetik datorren batentzat oso zaila da diziplilna hau baina ni oso tematia nahiz eta nire buruari asko exijitzen diona. Erronka berriak jartzea dut gustoko eta hemen ametsa lortzeko borrokatzeko prest”.
Kirol-ibilbidea
Iñigo Vidondo (Gasteiz, 1989/4/23) 2007tik ari da lehiatzen nazioarte mailan. 2011n 3. Izan zen Europako pista txapelketan; 5. amerikar erako 5.000 metroetan eta 8. Barrutiko 20.000 metro kanporaketako Munduko txapelketan. 2013ko uztailean brontzezko domina eskuratu zuen amerikar erako 5.000 metroko erreleboan, Europako abiadurazko txapelketan. Txapelketa berean 7.izan zen amerikar erako 3.000 metroko erreleboan pistan eta 10. Maratoian.
Izotzean berriki murgildu den arren –aurreko neguan egin zuen lehen saiakera Italian- eta Asier Peña nafarrak kirola utzi eta gero (berak zituen estatuko errekorrak), Iñigo Vidondo da nazioarte mailan lehiatzeko prestatzen ari den hautagai bakarra estatuan. Gogoratu beharra dago Espainian ez dagoela olinpiar neurrietara egokitutako pistarik. Izotzera pasa eta gero azaroan lortu zuen zazpigarren aldiz estatuko markaren bat ontzea eta gaur egun berak ditu 500, 1.000, 1.500 eta 3.000 metrotako errekorrak.
Nazioarteko eta Espainiako izotz kirolen federazioen laguntza jaso eta gero Kia Speed Skating Academyn sartzea lortu du, bertan nazioarte mailako hainbat patinatzailerekin bizi da eta lanean dihardu abiadurazko Munduko Kopan lehiatzeko behar duen gutxieneko marka lortzekotan, etorkizunean maila altuagoko txapelketetan parte hartzeko lehen urratsa.
Zure interesekoa izan daiteke
Boxeoak distira egingo du larunbatean, Bilboko Casillan
Jonferrek Europako super arineko titulua defendatuko du Somay Bilialen aurka. Jokin Garciak pisu arineko espainiako txapeldunak, Europako Absolutuan lehiatzeko aukera izango du Gianluga Cegliaren aurka irabaziz gero. Azkenik, Oier Ibarretxe estreinakoz arituko da profesionaletan.
Pou anaiak Dolomitetan izan dira, izotz-eskalada egiten
Iker eta Eneko Pouk hainbat ur-jauzi eskalatu dituzte, neguko garai honetan izoztuta daudenak; gainera, eskia egin dute jaitsieretan.
2026ko Carmen Adarraga Saria, Marian Azpirozentzat
Marian Azpirozek jaso du 2026ko Carmen Adarraga Saria surfean izan duen ibilbide oparoarengatik. Pukas marka ezagunaren sortzaileetako bat izateaz gain, 70. Hamarkadan surfaren profesionalizazioan lan handia egindakoa da.
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.