Aritz Aranburu WCT zirkuitura itzuli da
Aritz Aranburu surfeko maila gorenera, lehen mailara, itzuliko da datorren urtean.
'Billabong Pipe Masterreko' lehen jardunaldian izan diren emaitzak nahiko izan dira zarauztarra munduko 32 surflari onenen artean egongo dela baieztatzeko. Lehen mailan egotea duela sei urte lortu zuen lehenengoz. Bi urtez izan zen munduko onenekin, eta datorren urtean, elitera itzuliko da.
Aritz Aranburuk ostegunean eskainiko du prentsaurrekoa.
SAILKAPENA
1 Julian Wilson AUS 28,405
2 Adriano De Souza BRA 26,720
3 Jordy Smith ZAF 25,720
4 Michel Bourez PYF 25,420
5 Josh Kerr AUS 25,165
6 Kelly Slater USA 22,500
7 Gabriel Medina BRA 22,225
8 Adrian Buchan AUS 22,075
9 Nat Young USA 21,920
10 Joel Parkinson AUS 21,880
11 Mick Fanning AUS 21,416
12 Adam Melling AUS 21,020
13 Taj Burrow AUS 20,280
14 Fredrick Patacchia HAW
15 Jeremy Flores FRA 19,775
16 Kolohe Andino USA 19,525
17 CJ Hobgood USA 19,420
18 Filipe Toledo BRA 19,320
19 Sebastian Zietz HAW 18,900
20 Alejo Muniz BRA 18,360
21 Jadson Andre BRA 18,320
22 John John Florence HAW 17,800
23 Kai Otton AUS 17,640
24 Mitch Crews AUS 16,730
25 Bede Durbidge AUS 15,325
26 Aritz Aranburu EUK 14,780
27 Raoni Monteiro BRA 14,675
28 Travis Logie ZAF 14,150
29 Matt Wilkinson AUS 13,650
30 Dion Atkinson AUS 13,500
31 Brett Simpson USA 13,100
Zure interesekoa izan daiteke
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.
Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan
Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.
Jon Rahm lider jarri da Hong Kongen, Detry eta Varner III.arekin berdinduta
Barrikako golf jokalaria lider jarri da Hong Kongeko txapelketan, Thomas Detry belgikarrarekin eta Harold Varner III.arekin berdinduta, 65 kolpeko txartela aurkeztu eta joko maila bikaina erakutsi ondoren.