Jorge Lorenzok irabazi du Australian, Marquezen akats larriari esker
Jorge Lorenzok (Yamaha YZR M 1) irabazi du Australiako Sari Nagusia, eta Marc Marquezek (Repsol Honda RC 213 V) ez du lasterketa amaitu akats larri baten ordorioz. Lorenzok aldeak murriztu ditu Marquez liderrarekiko, eta txapelketa estutu egin da.
Lasterketako zuzendaritzarekin adostuta zeukana baino itzuli bat beranduago sartu da boxetan, eta horren ondorioz, pilotu katalana deskalifikatu egin dute. Daniel Pedrosa (Repsol Honda RC 213 V) izan da bigarren, eta Valentino Rossi (Yamaha YZR M 1) hirugarren.
MotoGP mailako sailkapena:
.1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1) 29:07.155
.2. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda RC 213 V) + 6.936
.3. Valentino Rossi (ITA/Yamaha YZR M 1) + 12.344
.4. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha YZR M 1) + 12.460
.5. Álvaro Bautista (ESP/Honda RC 213 V) + 12.513
.6. Bradley Smith (GBR/Yamaha YZR M 1) + 28.263
.7. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici) + 32.953
.8. Andrea Iannone (ITA/Ducati Desmosedici) + 35.062
.9. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici) + 35.104
10. Randy de Puniet (FRA/ART) + 37.426
11. Aleix Espargaro (ESP/ART) + 46.099
12. Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki) + 48.149
13. Yonny Hernandez (COL/Ducati Desmosedici) + 49.911
14. Hector Barbera (ESP/FTR) + 49.998
15. Danilo Petrucci (ITA/Ioda Suter) + 58.718
Moto2 mailako sailkapena:
.1. Pol Espargaro (ESP/Kalex) 20:19.219
.2. Thomas Luthi (SUI/Suter) + 0.591
.3. Jordi Torres (ESP/Suter) + 0.679
.4. Simone Corsi (ITA/Speed Up) + 0.893
.5. Alex de Angelis (RSM/Speed Up) + 1.111
.6. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 3.073
.7. Mika Kallio (FIN/Kalex) + 3.234
.8. Esteve Rabat (ESP/Kalex) + 3.655
.9. Nicolas Terol (ESP/Suter) + 10.182
10. Anthony West (AUS/Speed Up) + 18.083
11. Sandro Cortese (GER/Kalex) + 18.317
12. Ricard Cardús (ESP/Speed Up) + 19.415
13. Danny Kent (GBR/Tech 3) + 32.194
14. Gino Rea (GBR/Speed Up) + 32.835
15. Doni Tata Pradita (IND/Suter) + 35.588
Moto3 mailako sailkapena:
.1. Alex Rins (ESP/Estrella Galicia 0'0 KTM) 37:40.375
.2. Maverick Viñales (ESP/KTM + 0.003
.3. Luis Salom (ESP/KTM) + 0.178
.4. Alex Marquez (ESP/Estrella Galicia 0'0 KTM)+ 0.502
.5. Jack Miller (AUS/FTR Honda) + 0.601
.6. Jonas Folger (GER/Kalex KTM) + 1.077
.7. Efren Vazquez (EUS/Mahindra) + 1.104
.8. Niccolo Antonelli (ITA/FTR Honda) + 2.267
.9. Niklas Ajo (FIN/KTM) + 15.074
10. Alexis Masbou (FRA/FTR Honda) + 15.960
11. Zulfahmi Khairuddin (MAL/KTM) + 15.974
12. Jakub Kornfeil (RCH/Kalex KTM) + 16.105
13. Isaac Viñales (ESP/FTR Honda) + 16.311
14. Romano Fenati (ITA/FTR Honda) + 16.532
15. Brad Binder (AFS/Mahindra) + 16.629
Zure interesekoa izan daiteke
Justin Rosek DP World Tourrean dauzkan zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi: “Ryder Kopa dirua baino gehiago da”
Justin Rose golf jokalari britainiarrak, munduko sailkapeneko bosgarrena bera, DP World Tourrek ezarritako zorrak ordaintzea eskatu dio Jon Rahmi, hurrengo Ryder Kopan jokatu ahal izateko helburuarekin; txapelketa hori “diru kontua baino gehiago da”, ziurtatu du.
Mikel Linazisoro etxera itzuli ondoren: "Bergarak dena ematen dit, etxean sentitzeak bete egiten nau"
Medikuntzako ikasketak amaitu eta eskaladaren aldeko erabateko apustua egin zuen. San Cugateko errendimendu altuko zentroan izan zen, sasoiz ederto, baina buruz ez hainbeste. Etxera itzuli eta gutxira Baltzolan Iñi Ameriketan 9a+ mailako bide ezaguna kateatu du.
"Laetitia”, Leti Canalesi buruzko dokumentala, Surf Film Festivalen
Leti Canales Euskal Herriko surflari handienetakoa da, eta dagoeneko badu dokumentala: “Laetitia”. Sopelako surflaria “oso pozik" dago "bere filma hemen, etxean, jartzeko aukera izateagatik”.
Bilbao Surf Film Festivalen 11. edizioa aurkeztu da
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da eta aurten lau egoitza ofizial izango ditu, bina Getxon eta Bilbon. 60 filmetik gora ikusi izango dira ikusgai; tartean, Laetitia.
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Naia Lasok, aldiz, 15. postuan bukatu du lehia finalerdietan, eta finaletik kanpo geratu da.
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Rahmek titulurik gabeko urte eta erdiko lehorteari amaiera eman dio Hong Kongeko LIV txapelketa irabazita
Barrikako golf jokalariak 2024ko irailean irabazi zuen azken txapelketa, Chicagon.