Txirrindularitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wiggins txapeldun erlojupekoan, Castroviejo bederatzigarren

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak denborarik onena izan du amaierara arte , 53:29, baina azkenean bederatzigarren sailkatu da, irabazlearen denboratik 2:49ra.
Bradley Wiggins. Argazkia: EFE

Bradley Wiggins Britainia Handiko txirrindulariak, Tourreko azken irabazleak, Olinpiar Jokoetako erlojupekoa irabazi du eta txapeldun olinpikoa da. Wigginseko 50:39ko denbora egin du 44 kilometrotan. Tony Martin alemaniarra (42 segundo) eta Chris Froome (1:08) herrikidea gainditu ditu.

Tourra irabazi eta hamar egun geroago, Wigginsek denboraldi ikaragarriari jarraipena eman dio erlojupekoan urrezko domina lortuta. Fabian Cancellara suitzarrari lekukoa hartu dio britainiarrak. Cancellarak erorikoa izan zuen iraupen-lasterketan eta azken kilometroetan proba utzi behar izan zuen.

Jonathan Castroviejo bizkaitarrak denborarik onena izan du amaierara arte , 53:29, baina azkenean bederatzigarren sailkatu da, irabazlearen denboratik 2:49ra.

Luis Leon Sanchezek matxura mekanikoa izan du hasieran eta bizikleta berria hartu arte segundo batzuk galdu ditu. Murtziako txirrindularia aukerarik gabe geratu da eta erlojupekoa utzi du.

Sailkapena:

1. Bradley Wiggins (Britain) 50:39.54

2. Tony Martin (Germany) 51:21.54

3. Chris Froome (Britain) 51:47.87

4. Taylor Phinney (U.S.) 52:38.07

5. Marco Pinotti (Italy) 52:49.28

6. Michael Rogers (Australia) 52:51.39

7. Fabian Cancellara (Switzerland) 52:53.71

8. Bert Grabsch (Germany) 53:18.04

9. Jonathan Castroviejo (Spain) 53:29.36

10. Janez Brajkovic (Slovenia) 54:09.72

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X