Irabazi ez duen bakarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Djokovic: 'Urte honetarako helburua Roland Garros da'

Serbiako tenislariak adierazi duenez, Parisen irabaztea "ezinbestekoa" da, oraindik lortu ez duen Grand Slam bakarra delako.

Novak Djokovic tenislari serbiarrak astearte honetan adierazi duenez, urte honetarako helburu nagusia Roland Garros irabaztea da, oraindik lortu ez duen Grand Slam bakarra baita.

"Roland Garros lau Grand Slametatik garrantzitsuena da niretzat aurten. Hala ere, denetan irabazi nahi dut eta ziur nago lortu ahal dudala", adierazi du Serbiako tenislariak.

Bestalde, igandean Australian lortutako txapelketaren inguruan, "bultzada psikologiko handia" dela esan du. Gainera, geroago adierazi duenez, bi jokalariek (Djokovic eta Nadal) merezi izan zuten garaipena.

Novak Djokovic tenislari serbiarrak astearte honetan adierazi duenez, urte honetarako helburu nagusia Roland Garros irabaztea da, oraindik lortu ez duen Grand Slam bakarra baita."Roland Garros lau Grand Slametatik garrantzitsuena da niretzat aurten. Hala ere, denetan irabazi nahi dut eta ziur nago lortu ahal dudala", adierazi du Serbiako tenislariak.Bestalde, igandean Australian lortutako txapelketaren inguruan, "bultzada psikologiko handia" dela esan du. Gainera, geroago adierazi duenez, bi jokalariek (Djokovic eta Nadal) merezi izan zuten garaipena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X