Sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du
Euskadiko Herri Kirol Federazioa (EHKF) Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) sartu da, eskubide osoko kide ofizial bezala, eta ondorioz, Basque Country izenarekin jokatu ahal izango du euskal selekzioak txapelketa ofizialetan. Hurrengo Munduko lur gaineko Txapelketa AEBetan izango da, abuztuaren 28tik 31ra.
Orain arte, euskal zelekzioek “Spain” izenarekin parte hartu dute nazioarteko txapelketetan, arropan euskal sinbologia sartzen zuten arren. Uztailaren 1etik aurrera, EHKFk ofizialtasuna lortu du TWIFaren barruan.
Federazioaren arabera, inflexio puntua Espainiako Konstituzio Auzitegiaren euskal kirolari buruzko ebazpena izan zen, 2012ko apirilaren 18koa. Momentu horretan, alde guztien arteko bilerak areagotu ziren. Azkenik, euskal sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du.
“Herri txikia gara, baina sokatira munduan herri handia gara”, esan du Federazioak. Azken hamarkadetan sokatira taldeek egindako lana ere eskertu du. “Gure ikurrina beste herrialdeen ikurren parean ikustea lortu dugu denon artean”, gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Taiwango Munduko Txapelketatik bueltan, pozarren
Taiwanen jokatutako Munduko Sokatira Txapelketan euskal ordezkaritza zabala izan da, eta urrezko dominarik lortu ez badute ere, maila ona eman dute. Ibarra, Abadiño, Antsoain eta Txantreako taldeek parte hartu dute, taldeka ez ezik, Euskal Herria ordezkatuz ere lehiatuta.
Euskal Selekzioak hiru domina kolkoratu ditu Taiwango Munduko Txapelketan
Emakumezkoek zilarra eskuratu dute 500 kilora artekoan, eta beste biak brontzezkoak izan dira: bata gizonezkoek lortu dute 600 kilora artekoan, eta bestea, berriz, 23 urtez azpiko mistoak.
Ibarra Sokatira Taldea, hirugarren, Taiwango Mundu Txapelketan
Munduko Sokatira Txapelketa jokatzen ari dira egunotan Taiwanen, Taipei hiriburuan. Euskal ordezkaritzari dagokionez, Abadiño Sokatira Taldeak hirugarren egin zuen, eta gauza bera egin dute gaur Ibarra Sokatira Taldeko emakumeek.
Abadiñoko Sokatira Taldea, hirugarren, Taiwango Mundu Txapelketan
Munduko Sokatira Txapelketa jokatzen ari dira egunotan Taiwanen, Taipei hirian. Euskal ordezkaritzari dagokionez, Abadiñoko Sokatira Taldeak hirugarren egin du ostegun honetan. Asteburuan Euskal Selekzioaren txanda izango da.
Euskal Herriak zilarra lortu du Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kilokoan
Euskal selekzioak zilarrezko domina lortu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 560 kiloko kategorian, finalean Suitzaren aurka galdu eta gero.
Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Munduko Sokatira Txapelketan
Euskal Herriko 23 urtez azpiko talde mistoak brontzea bereganatu du Nottinghamen (Ingalaterra), Munduko Sokatira Txapelketan, hirugarren posturako lehian Suitza menderatuta.
Euskal Herria munduko txapeldun sokatiran, gizonezkoen 600 kilokoan
Euskal selekzioak urrea irabazi du Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, gizonezkoen 600 kiloko kategorian final estuan Suitza menderatuta.
Goiherrik zilarra bereganatu du 23 urtez azpikoan; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan
Nottinghamen (Ingalaterra) jokatzen ari den Munduko Sokatira Txapelketan, Goiherrik zilarra bereganatu du emakumeen 23 urtez azpiko modalitatean; Gaztedik, berriz, brontzea 540 kilokoan.
Gaztedik lortu du urrea, eta Goiherrirentzat izan da zilarra, Munduko Sokatira Txapelketan
Munduko Sokatira Txapelketan, Nottinghamen (Ingalaterra), bi euskal talde izan dira aurrez aurre 560 kiloko kategoriako gizonezkoen finalean: Gaztedi eta Goiherri. Lehia estua izan dute, eta, azkenean, hirugarren tiraldian, Laukizko taldeak mendean hartu du Erandiokoa.
23 urtez azpiko Goiherriko talde mistoak brontzezko domina lortu du Sokatirako Munduko Txapelketan
Goiherriko neska-mutilek brontzezko domina zintzilikatu dute Sokatirako Munduko Txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Bestalde, emakumezkoen 500 kiloko mailan Gaztedi ko A eta B taldeek, eta Goiherrik ezin izan dute multzoen fasea gainditu. Gizonezkoen 680 kilokoan, Mutrikuk ez du tiraldirik irabazi.