Herri-kirolak
2025/04/15 - 01:48
Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia
Harri landuekin, Ulia pixka bat hobeto aritu da Mollarri baino, baina, harri baldarraren lehian, Mollari, Maddi Gesalaga eta Durana ordezkari, argi nagusitu da, 39-29. Hala, Naroa Arrutiren taldea finalean izango da, hilaren 27an, Ibiurren kontra.
2025/04/15 - 01:30
Mollarrik Ulia menderatu du, eta "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da
Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.
2025/04/15 - 01:30
Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta
Bi harri-jasotzaileak hautatu ditu Naroa Arruti kapitainak harri baldarraren lehiarako, eta, hori 39 aldiz jasota, Mollarrik finalerako txartela eskuratu du. Naroa Arruti bera ere elkarrizketatu du EITBk, finalaurrekoa bukatuta.
2025/04/10 - 14:01
Ulia eta Mollarri taldeak, aurrez aurre, gaurko ''Harri Herri'' saioan
Indarra, perseberantzia, teknika eta trebetasuna dira harri-jasotze garaikidearen ikuskizunaren oinarri nagusiak. Gaur gauean, emakumezkoen 2. finalerdia jokatuko da. Ulia eta Mollarri taldeak izango ditugu lehian 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/04/08 - 01:23
Etxauri argi gailendu zaio Albizuriri harri baldarraren lehian, eta "Harri Herri" saioko finalean izango da
Aimar Galarragak eta Paulo Azpiazuk 24 aldiz jaso dute harri hori, eta Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak, ordea, 13; hala, Joseba Ostolaza kapitain duen taldeak hilaren 27ko finalerako sailkatzea eskuratu du, eta han Igeldo edo Laukariz izango du aurkari.
2025/04/08 - 01:23
Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''
Joseba Ostolaza kapitainak Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu, Etxauriren aldetik, harri baldarraren lehiarako, Albizuriren aurkako finalerdian, eta bi harri-jasotzaileek bikain erantzun dute. Ostolaza bera ere elkarrizketatu du EITBk.
2025/04/08 - 01:23
Honela gailendu zaio Etxauri Albizuri aurkariari, ''Harri Herri'' saioaren gizonezkoen lehen finalerdian
Harri landuekin Albizuri pixka bat hobeto aritu da, baina bi taldeak oso parean iritsi dira harri baldarraren lehiara; azken horretan, Etxauri nabarmen nagusi izan da.
2025/04/04 - 11:31
Etxauri eta Albizuri aurrez aurre ''Harri Herri''n, gizonezkoen lehenengo finalerdian
Indarra, iraupena, teknika eta trebetasuna ikusgai "Harri Herri" saioan, harri-jasotze garaikidearen ikuskizunean. Ez galdu gizonezkoen lehenengo finalerdia, astelehenean, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/04/01 - 01:24
Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta "Harri Herri" saioaren final handian da
Harri baldarraren lehian, Lur Errekondo kapitain duen taldeak bi jasoaldiz gainditu du, 31-29, Karmele Gisasola kapitain duen taldea. Horrenbestez, Ibiurrek "Harri Herri" saioko finalerako txartela eskuratu du; apirilaren 27an ikusi ahalko dugu final handi hori.
2025/04/01 - 01:20
Horrela lortu du Ibiurrek garaipena, ''Harri Herri'' saioan, Ergobiaren aurkako finalaurrekoan
Lur Errekondo kapitain duen taldeak, harri baldarrarekin egindako lehian, Karmele Gisasola kapitain duenak baino bi jasoaldi gehiago egin ditu; hortaz, Ibiur sailkatu da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalera.
2025/04/01 - 01:20
Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''
2025eko "Harri Herri" saioko emakumezkoen lehenengo finalaurrekoan, Ibiurrek Ergobia menderatu du, eta final handirako sailkatu da. Lehia amaituta, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi eta Lur Errekondo kapitaina elkarrizketatu ditugu.
2025/03/25 - 08:00
''Harri Herri'' saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
''Harri Herri'' harri-jasotzearen gaineko saioa gaur gauean itzuliko da EITBra. 22:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai.
2025/03/20 - 22:40
''Harri Herri'' harri-jasotzearen gaineko saioa martxoaren 31n itzuliko da EITBra
Ostegunean aurkeztu dute saioaren hirugarren denboraldia, Usurbilen. Aurten, aurreneko aldiz, emakumezkoen taldeetan entrenatzaileak ere izango dira emakumeak.
2025/03/17 - 15:55
Luis Mari Bengoa, Herri Kirolei eskainitako bizitza
Kazetari bizkaitarra Herri Kirolen sustatzailea izan da denbora luzean eta orain erretiroa hartzeko momentua iritsi zaio.
2025/03/16 - 15:40
Vicentek eta Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa
Iker Vicentek eta Eneko Saralegik irabazi dute Urrezko Aizkolarien binakako txapelketa. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu den final handian, lehengusu nafarrek beste bi bikoteek baino denbora hobea egin dute, eta 25. edizioko txapela etxera eraman dute.
2025/03/13 - 00:04
Urrezko Aizkolariak Txapelketako binakako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Azpeitian jokatuko dute, Izarraitz pilotalekuan, eta EITBn izango da ikusgai, zuzenean, 11:45etik. Jaialdian, Urrezko Harri-jasotzaile Txapelketa ere izango da jokoan; asteazkenean aurkeztu dute dena.
2025/03/12 - 19:53
''Harri Herri'' saioa laster itzuliko da EITBra
eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai. Benetako kirol ikuskizuna, laster, EITBn!
2025/03/08 - 23:55
Joxean Etxeberriak irabazi du Doneztebeko desafioa
Etxeberriak irabazi du Basozabalen kontra Donezteben jokatu duen aizkora apustua. Nafarrak gipuzkoarrak baino 5 minutu eta 6 segundo gutxiago behar izan ditu 12 kana-erdiko eta 60 ontzako 6 egurrak mozteko.
2025/03/08 - 16:00
Harri Herri txapelketaren edizio berriaren finala igandean grabatuko da, Zarautzen
Harri Herri txapelketaren edizio berriaren lehen atala martxoaren 31n izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus atarian. Bi finalerdiak grabatu dituzte jada, eta igandean, 19:00etan, ateak irekita grabatuko da final handia Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.
2025/03/07 - 16:32
Joxean Etxeberria: ''Arlo psikologikoak baldintzatuko du erronka''
Larunbatean, martxoak 8, Doneztebeko pilotalekuan, Jokin Urretabizkaia Basozabalek eta Joxean Etxeberriak aizkolapustua jokatuko dute. Etxeberriak nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.