Herri-kirolak
2025/03/06 - 15:30
Jokin Urretabizkaia ''Basozabal'' gogotsu dago Etxeberriaren aurkako apustuaren atarian
Larunbat honetan egina dute hitzordua Joxean Etxeberriak eta Julen Urretabizkaia "Basozabal" azikolariek, aizkora apusturako, Donezteben. Basozabalek nola sentitzen den kontatu digu elkarrizketa honetan.
2025/01/01 - 18:27
Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi eta Txikia IV.a, garaile X. Urrezko Aizkolari Kopan
Finalak Asteasun jokatu zituzten, asteartean. Aizkolari Gazteen Binakakoan, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain nagusitu ziren; harri-jasotzean, binaka, Xabier Aranburu "Guzta" eta Paulo Azpiazu eta Lierni Osa eta Maddi Gesalaga irten ziren garaile.
2024/12/29 - 19:05
Arria V.a aurkari bila dabil apustua egiteko
Erronka martxoaren amaieran gauzatuko litzateke, Azpeitian edo Tolosan, eta Latasak eta Chiquito de Arruizek 1962an egindako apustuaren antzekoa izango litzateke.
2024/12/21 - 16:11
Sorondo, hirugarrenez garaile Donostian
San Tomas egunez, Urrezko Kopa jokatu dute. Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea, Lucia Orbe eta Nerea Sorondo lehiatu dira bertan. 45 ontzako bost enborrak mozten azkarrena Nerea Sorondo izan da, 14 minutu eta 49 segundoko denbora eginda.
2024/12/17 - 13:15
Urdax Magunazelaia, Euskal Herriko Harri Handien txapeldun
Abadiñoko harri-jasotzaileak bigarren aldiz irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, 9.225 kilo jasota. Jokin Eizmendi izan da bigarren, eta Gari Garmendia, hirugarren.
2024/12/17 - 12:57
Urdax Magunazelaiak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du, bigarrenez jarraian
Abadiñoko harri-jasotzaileak 9.225 kilo jaso ditu guztira, eta 2024ko Euskal Herriko Harri Handien txapelduna da, Jokin Eizmendik baino 2.275 kilo gehiago altxatuta.
2024/12/12 - 22:12
Urdax izango da faboritoa Harri Handien Txapelketan
Asteasun Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa aurkeztu dute. Igandean, zortzi harri-jasotzaile nor baino nor gehiago arituko dira bertan.
2024/12/06 - 23:26
Txikia IV.a, Gisasola-Ansorregi eta Pikabea-Senosiain izango dira Urrezko Aizkolarien finalean
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketak jokatu dira Mallabian. Maila nagusian, Txikia IV.ak (Julen Alberdi) lortu du finalerako txartela; emakumezkoen binakakoan, Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi nagusitu dira; eta gazteen mailan, berriz, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain.
2024/11/17 - 16:38
Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik
Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.
2024/11/16 - 21:49
Paulo Azpiazuk irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
Azpiazuk 31 altxaldi eman dizkio koadroari, 30 kopari, 18 kuboari eta 30 bolari. Guztira 12.550 kilo jazo ditu. Xabat Olaizola izan da bigarren, eta Jon Gisasola, "Zelai V.a", hirugarren.
2024/11/15 - 21:58
Iker Vicente, Nafarroako txapeldun hamargarrenez
Iker Vicentek Mikel Mindegiaren errekorra berdindu du Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazita. Mindegiak berak jantzi dio txapela Otsagabiko aizkolariari. 31 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, iaz baino 3 minutu eta 19 segundo gehiago.
2024/11/15 - 16:40
Paulo Azpiazu, bere aukera handiaren atarian
Larunbat arratsaldean, azaroak 16, Abadiñon, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa jokatuko da. Paulo Azpiazu da txapela janzteko faborito nagusia. Lehiaketaren atarian, berarekin izan gara.
2024/11/12 - 12:00
Alex Merlo, errugbian jokatzetik eta Europako Parlamentuan lan egitetik, harri-jasotzaile izatera
'Helmuga' saioan Alex Merlo gertutik ezagutu dugu. Harri-jasotzailea da, Madrilen jaiotakoa eta duela urte batzuetatik Getxon bizi zena. Errugbi jokalari ohia da; Pozuelo taldean jokatu zuen, baita Amsterdamen ere. Gero, Bruselan lan egiten hasi zen, Podemos alderdiko europarlamentarien aholkulari.
2024/11/05 - 15:26
Iker Vicentek txapelak irabazten jarraitu nahi du
Iker Vicente aizkolaria markak apurtzen ari da. Astebetean, Euskal Herriko Txapelketako eta Urrezko Aizkolariak irabazi ditu. Orain, Nafarroako Txapelketa irabaztea du helburu, eta, gero, atseden hartzeko garaia izango du.
2024/11/01 - 16:03
Urrezko aizkolarien finalean, Iker Vicente buru
Iker Vicentek irabazi du Urrezko Aizkolarien txapeldunen ligako finala. Bera zen faborito eta aurreikuspen guztiak bete ditu. Otsagabikoak astebetean lortzen duen bigarren txapela da.
2024/10/30 - 18:46
Ainitze Zumeta, Euskal Herriko Harri-jasotzaileen Txapelketako irabazlea
Mungian jokatutako proban lortutako garaipenak urte amaiera bikaina eman dio zarauztarrari. Sentsazio txarrekin iritsi arren, egun ona izan zuen.
2024/10/27 - 16:17
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiarrak erraz irabazi du 2024ko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa, eta hirugarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2024/10/25 - 17:31
Iker Vicente, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazteko faborito nagusia
Igandean jokatuko da Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala, Gasteizen, eta Iker Vicente da txapela bereganatzeko faborito nagusia. Aizkolari nafarrarekin izan gara gaur.
2024/10/25 - 13:26
Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Iker Vicente faboritoa delarik. 12:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/10/20 - 21:05
Nerea Arrutik irabazi du Lehen Mailako Emakumezkoen Aizkolari Txapelketa, hirugarrenez jarraian
Urnietako aizkolariak aurkariak baino puntu bat gorago dagoela berretsi du Elgoibarren. Egin beharreko lanak 17 minutu eta 33 segundoan amaitu ditu, bigarren sailkatuari hiru minutu eta erditik gora aterata.