Herri-kirolak
2025/06/14 - 23:17
Etxebestek, Garmendiak eta Aranburuk helburuak bete dituzte harriak jasota
Estefania Etxebeste 100 kiloko koparekin 15 jasoaldi egiteko gai izan da minutu batean. Gari Garmendiak 251 kiloko errektangularra jaso du. Xabier Aranburuk behin jaso du Xiete harria, 190 kiloko harri kubikoa.
2025/06/12 - 23:05
Kirol Herri: herri kirolen liga berria, EITBren eskutik
Herri kirolek garai berri bati emango diote hasiera. Harri-jasotzea eta aizkolaritza uztartuko dira, liga formatuan eta talde mistoekin. Lehen hiru jardunaldiak uda honetan jokatuko dira.
2025/06/12 - 16:40
Euskal Duatloia irabazita, etorkizuneko helburuei begira dago Julen Alberdi 'Txikia' IV.a
Euskal Duatloian nagusi izan zen joan den asteburuan Julen Alberdi aizkolaria. Emaitzarekin pozik, hemendik aurrera zer-nolako helburuak dituen azaldu du elkarrizketa honetan.
2025/06/08 - 22:58
Julen Alberdi ''Txikia IV.a''k irabazi du Euskal Duatloia
Julen Alberdi "Txikia IV.a" gailendu da Azpeitiko zezen-plazan jokatu den Euskal Duatloian. Xabier Zaldua izan da bigarrena, eta Eneko Saralegi, berriz, hirugarrena.
2025/06/08 - 12:12
Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi, txapeldun Bi Harri txapelketan
Emakumezkoetan, zarauztarrak 33 altxaldi egin ditu guztira bi harriekin, eta bigarren urtez jarraian jantzi du txapela. Gizonezkoetan, lehia estua izan da Urraren eta Paulo Azpiazuren artean. Biek ere 31 altxaldi egin dituzte, baina pisuz zarauztarra arinagoa denez, berarentzat izan da garaipena.
2025/06/05 - 10:49
Euskal Duatloiko finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Euskal Duatloiaren lehen mailako finala aurkeztu dute asteazken arratsaldean, EITBren Miramongo egoitzan. Formatu berriarekin egingo dute aurtengo edizioa.
2025/05/22 - 21:45
Izeta VI.ak lesioa du oinean, eta ezingo du Ereñotzun aritu, igandean
Aiako aizkolariak ebaki handia du, eta, ostiralean, Donostian, ebakuntza egingo diote; izan ere, eskafoidea haustuta du, eta tendoi bat minduta. Igandean, Bigarren Mailako bigarren kanporaketa zen jokatzekoa, finalerako txartel baten bila, baina, azkenean, baja izango da.
2025/05/21 - 22:17
2025eko Euskal Duatloian bi maila izango dira, eta Lehen Mailakoa ekainaren 8an jokatuko dute
Larunbatean, hilaren 24an, Bigarren Mailako Txapelketa izango da, eta, bertan, sei kirolarik eskuratuko dute txartela maila goreneko finalerako. Hori ekainaren 8an jokatuko dute, Azpeitian, eta eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
2025/05/10 - 23:37
Luis Mari Bengoari merezitako omenaldia egin diote Asteasun
Luis Mari Bengoa urte luzez herri-kirolen sustatzaile izan den otxandiarrari omenaldi beroa egin diote Asteasuko pilotalekuan, kirol-festa eder batekin eta jendez inguratuta.
2025/05/07 - 23:35
Luis Mari Bengoa herri kirolen sustatzaileari omenaldia egingo diote larunbatean, Asteasun
eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera. Bi orduko ikuskizuna izango da, eta 50 bat lagunek hartuko dute parte bertan.
2025/04/27 - 16:34
Mollarri eta Etxauri, ''Harri Herri'' saioko hirugarren denboraldiko irabazleak
Mollarri taldeak "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldia irabazi du, emakumezkoen txapelketan, eta Etxauri taldeak eskuratu du garaipena gizonezkoen lehian; EITBk igandean emandako finaletan, Ibiur eta Laukariz menderatu dituzte, hurrenez hurren.
2025/04/27 - 16:12
Aimar eta Paulo (Etxauri): ''Erritmoa agobiantea izan da, baina aguantatu dugu''
Harri baldarraren lehiarako, Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu Joseba Ostolazak, eta 28 jasoaldi egin dituzte, Zelaik aukeratutako Imanol Royok eta Urrak baino 5 gehiago. Hala, Etxaurik bereganatu du titulua, gizonezkoen txapelketan.
2025/04/27 - 15:49
Mollari eta Etxauri, "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko txapeldunak
Emakumezkoen finalean, Mollarrik Ibiur menderatu du, 41-35, harri baldarrarekin; gizonezkoen finalean, harri baldarraren lehia erabakigarrian, 28-23 gailendu zaio Laukarizi.
2025/04/27 - 15:17
Maddi eta Durana (Mollarri): ''Oso pozik gaude egindako lanarekin''
Mollarrik 5 minutu eta 58 segundo izan ditu harri baldarrarekin aritzeko, eta Ibiurrek, 6 segundo gutxiago. Lehia ikusgarria izan da, eta Mollarri gailendu da, 41-35. Azken talde horretako harri-jasotzaileek jantzi dute txapela, "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldian.
2025/04/24 - 11:03
Mollarri vs Ibiur eta Etxauri vs Laukariz, ''Harri Herri'' saioko final handian
Harri-jasotze garaikidearen ikuskizunaren final handia jokatuko da igande honetan. Emakumezkoetan, Mollarri eta Ibiur izango dira aurrez aurre, eta gizonezkoetan, Etxauri eta Laukariz, nor baino nor gehiago. 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/04/22 - 12:32
Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan
Nafarroako aizkolaria bigarren izan da mozketa bertikaleko abiadura proban, eta zilarrezko domina bereganatu du. Horrez gain, brontzezko domina zintzilikatu du mozketa horizontaleko abiadura proban.
2025/04/22 - 01:30
Mikel Lopetegi 'Urra' eta Imanol Royo: ''Erritmoa gogorra egin zaigu, beraiek izugarri jaso dute''
Bi harri-jasotzaileek finalerako txartela eman diote Laukariz taldeari, Igeldo taldeko bi aurkariak harri baldarrarekin izandako azken lehian gaindituta.
2025/04/22 - 01:30
Honela irabazi du Laukarizek finalerako txartela, Igeldori azken lehian gailenduta
Harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.
2025/04/22 - 01:29
Laukarizek jasoaldi batengatik kanporatu du Igeldo "Harri Herri" saioko finalerdian, eta final handian da
Laukarizek, Zelai kapitain, eta Igeldok, Izetak gidatuta, finalerdi oso parekatuta jokatu dute; izan ere, harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.
2025/04/21 - 13:14
Gizonezkoen bigarren finalerdia, gaur gauean, ''Harri Herri'' saioan
Igeldo eta Laukariz nor baino nor arituko dira gaur, apirilak 21, Euskal Telebistako ''Harri Herri'' saioan. Ez galdu gizonezkoen bigarren finalerdia, 22:20tik aurrea, ETB1en eta eitb.eus-en!