Herri-kirolak
2023/03/28 - 19:08
'Harri Herri' saioak baditu lehen finalistak: emakumezkoetan, Ergobia eta gizonezkoetan, Etxauri
Lehia polita ikusi zen "Harri Herri" saio berriaren lehen finalerdian. Ergobia eta Ulia zein Laukariz eta Etxauriren arteko desafioek jasoaldi dotoreak utzi zituzten. Baina harri baldarrek erabaki zuten Ergobiaren eta Etxauriren finalerako sailkapena.
2023/03/28 - 02:31
Ergobia eta Etxauri, "Harri Herri" saioko lehen finalistak
Emakumezkotan, Zelai buru duen taldeak irabazi du finalerdia; gizonezkoetan, berriz, Ostolazarenak.
2023/03/28 - 01:40
Harri motak ezagutzen: Koadroa, Zilindroa, Bola eta Kubikoa
Harri mota desberdinekin lehiatuko dira kirolariak eta horien artean izango dira hauek: Koadroa, Zilindroa, Bola eta Kubikoa.
2023/03/28 - 00:40
Horrela aukeratu zituzten ''Harri Herri'' saioko harri baldarrak
"Harri Herri" saiorako aukeratu dituzte bereziki harri baldarrak. Aukeraketa lan horretan aritu ziren Luis Mari Telleria, Izeta II.a, Joseba Ostolaza eta Zelai II.a Zumaiako Inpernupe hondartzan.
2023/03/26 - 23:21
Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka
Lehen enborretik hasi da nagusitzen beizamarra. Bostgarren egurrerako minutu eta erdiko abantaila atera dio Mugertzari. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundoko denbora egin du, Mugertzak, berriz, minutu eta 18 segundo gehiago.
2023/03/23 - 18:18
Eneko Otaño, prest igandeko erronkarako Ugaitz Mugertzaren aurka
Eneko Otañok aizkolaritza erronka du Ugaitz Mugertzarekin martxoaren 26an Azpeitiko zezen-plazan. Horretarako, Otañok 20 kana-erdiko ebaki beharko ditu, bere aurkariak baino bat gehiago. Eneko Otañok igandeko erronkaz hitz egin du.
2023/03/22 - 17:44
Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako
Ugaitz Mugertzak aizkora erronka izango du Eneko Otañoren aurka, martxoaren 26ean, Azpeitiko zezen-plazan. Mugertzak 20 kanaerdiko moztu beharko ditu; hau da, Otañok baino bat gehiago. EITB Mediarekin hitz egin du Ugaitz Mugertzak igandeko erronkari buruz.
2023/03/11 - 22:17
Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.
2023/03/11 - 17:26
Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ostiraletik, kluben arteko txapelketak selekzioena ekarri du. Euskal Selekzioak bi domina irabazi zituen atzo, eta gaur goizean beste bat.
2023/03/10 - 21:58
Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.
2023/03/09 - 23:32
18 domina euskal tiralarientzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Belfasten, Ipar Irlandan, ostegun honetan amaitu da sokatira kluben munduko txapelketa. Asteazkenean euskal taldeek lortutako sei dominei beste 12 gehitu zaizkie.
2023/03/09 - 17:04
Goiz emankorra eta domina gehiago euskal taldeentzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Asteazken honetan sei domina eskuratu ondoren, 23 urte azpikoetan Abadiño-Berriozarrek urrea eskuratu du emakumeetan. Gizonezkoetan ere Abadiño nagusitu da. Seniorreko euskal taldeak ere dominen lehian ari dira.
2023/03/08 - 21:54
Sei domina lortu dituzte euskal taldeek Indoor Sokatirako Munduko Txapelketako lehen egunean
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
2023/03/08 - 18:28
Lehen dominak euskal taldeentzat Belfasteko Sokatirako Munduko Txapelketan
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
2023/03/07 - 22:21
'Harri Herri' txapelketa aurkeztu dute Abadiñoko probalekuan
28 harri-jasotzailek parte hartuko dute: 16 gizon eta 12 emakume, taldeetan banatuta. Herri kiroletako programa berria martxoaren 27an estreinatuko da. Hiru saio izango ditu, eta astelehen gauetan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eusen.
2023/03/07 - 19:03
Bihar hasiko da Sokatirako Munduko Txapelketa Ipar Irlandan
Bihar, martxoak 8, Sokatirako Munduko Txapelketa hasiko da Belfasten. Gaur pisaketak egin dituzte. Naroa Erbiti (Berriozar) eta Lander Landiribar (Beti Gazte) tiralariek hitz egin dute.
2023/03/05 - 15:55
Eneko Saralegi, Euskal Duatloiko txapeldun
Eneko Saralegi garaile atera da igande honetan Azpeitian jokatu den II. Euskal Duatloian 30 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
2023/03/05 - 14:48
Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia
Nafarra seigarren postuan sailkatu zen finalerako, baina bertan berea izan da denborarik onena, txapela bereganatuz. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
2023/03/02 - 22:03
Euskal Duatloiaren finala, igandean Azpeitian
Igande honetan, martxoak 5, Euskal Duatloiaren finala jokatuko da Azpeitian. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodrigez eta Xabier Zaldua neurtuko dira. Zuzenean ikusi ahalko da eguerdiko 12:00etatik aurrera ETB1-en eta eitb.eus-en.
2023/02/26 - 17:25
Sergio Mielgok oineko lau hezur hautsi ditu
Sergio Mielgo harri-jasotzaile madrildarra aurki hasiko den "Harri Herri" EITBko saioan parte hartzekoa zen, baina ezin izango du. Bola jasotzen ari zela, zorabiatu eta harriak oina zapaldu zion.