Herri-kirolak
2023/06/10 - 19:44
Binakako Euskal Pentatloiaren finala jokatuko da igandean, Tolosan
Binakako Euskal Pentatloiaren finala jokatuko da bihar, arratsaldeko 17:30ean, Tolosako zezen plazan. Zuzenean ikusteko aukera izango da ETB1 eta eitb.eus atarian. Sei bikotek hartuko dute dute parte gizonezkoetan eta emakumezkoetan hiru bikote arituko dira txapela jazteko lehian.
2023/06/07 - 00:40
Harri-jasotzea izango du ardatz denboraldiko azken ''Helmuga'' saioak, igandean
Kirol honi harri-jasotzaileen eskolek eegindako ekarpena eta emakumeek hartu duten indarra aztertuko du "Helmuga" saioak, igande goizean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/06/04 - 17:03
Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari onena; Azpiazu eta Zelai III.a-Zumeta bikotea, txapeldunak harri-jasotzaileetan
Txikia IV.ak irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa. Bestalde, harri-jasotzaileetan, Azpiazu nagusitu da gizonezkoen mailan eta Zelai III.a-Zumeta bikotea emakumezkoen Binakako Txapelketan.
2023/06/04 - 11:55
Urrezko Aizkolarien finala, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Gaur, ekainak 4, Urrezko Aizkolarien eta Harri-jasotzaileen finalak jokatuko dira Azpeitiko Izarratz pilotalekuan. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/06/01 - 00:25
Urrezko Aizkolarien eta Urrezko Harri-Jasotzaileen finalak, ekainaren 4an
Dena prest dago Urrezko Aizkolarien eta Harri-Jasotzaileen finaletarako. Finalak Azpeitiko Izarraitz frontoian aurkeztu dira. Kirolari guztiak prest daude ekainaren 4rako.
2023/05/12 - 17:16
Urdax Magunazelaia harri-jasotzailea, zigortuta dopin kasu bategatik
Urdax Magunazelaia abadiñarrak positibo eman zuen kalamuarekin azaroaren 19an dopin kontrol batean. Gerora, zenbait lehiaketetan parte hartu du, zigorraldia indarrean egonik, nahiz eta legeak halakorik ez baimendu. Ondorioz, 3 hileko bi zigor ezarri dizkiote aipatu bi arau-hausteengatik.
2023/04/28 - 13:08
Hamabi kirolari lehiatuko dira bigarren mailako Euskal Pentatloiko finalean
Apirilaren 29an Euskal Pentatloiko bigarren mailako finala jokatuko da Tolosako zezen plazan. Hamabi kirolari ibiliko dira nor baino nor gehiago.
2023/04/19 - 23:14
Sustabiz: herri-kirolak, pilota eta arrauna sustatzeko fundazioa
Busturian (Bizkaia) aurkeztu da Sustabiz Fundazioa. Herri-kirolak, pilota eta arrauna sustatzea du helburu.
2023/04/16 - 13:49
Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean
Iker Vicente Nafarroako aizkolaria txapeldunorde izan da Australiako Munduko Txapelketako abiadura modalitatean.
2023/04/11 - 18:47
Emakumezkoetan Ergobia eta gizonezkoetan Etxauri izan dira 'Harri Herri'ko txapeldunak
Karmele Gisasolak, Lierni Osak eta Garazi Arrutik jantzi zuten txapela emakumezkoen lehian. Gizonezkoetan, berriz, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Imanol Royo eta Gorka Etxeberria izan ziren txapeldunak.
2023/04/11 - 03:15
Ergobia eta Etxauri, 'Harri Herri' saioko txapeldunak
Bi txapeldunak denbora gutxiagorekin heldu dira harri baldarretara, baina Karmele Gisasolak eta Jokin Eizmendik lan bikaina egin dute txapela bereganatzeko.
2023/04/11 - 02:06
Hona hemen ''Harri Herri'' harri-jasotzaile txapelketaren unerik onenak!
Harri-jasotzaile onenak bildu dituen txapelketan ikusitako unerik onenak bildu ditugu bideo honetan. Ergobia taldeak irabazi du emakumeetan, eta Etxaurik, aldiz, gizonetan.
2023/04/11 - 02:05
Ergobia eta Etxauri taldeak, ''Harri Herri'' saioko talde irabazleak
Nesketan, Garazi Arruti, Lierni Osa eta Karmele Gisasola Zelai II.aren taldeak irabazi du "Harri Herri" saioa. Mutiletan hauek dira harri-jasotzaile irabazleak: Joseba Ostolazaren taldeko Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Juan Royo eta Gorka Etxeberria. Paulo Azpiazuren ordez aritu da Etxeberria.
2023/04/10 - 11:45
''Harri Herri'' lehiaketako final handia, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, apirilak 10, "Harri Herri" lehiaketako final handia jokatuko da. Bertan, Ergobia, Etxauri, Mollarri eta Albizuri lehiatuko dira. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en eta, ondoren, "Nahieran".
2023/04/06 - 11:10
''Harri Herri'' saioko finalak, gaur gauean ETB1 eta eitb.eus-en
Sasoi betean iritsi dira "Harri Herri" saioko harrijasotzaileak une erabakigarrienera. Iritsi da finaletan lehiatzeko ordua. Hitzordua gaur izango da, apirilaren 10ean, eta ETB1en zein webgunean egongo dira ikusgai. Ondoren, "Nahieran" ikusteko aukera izango da.
2023/04/04 - 19:04
Mollarri eta Albizuri, finalera
Izeta II.aren gidaritzapean, Lur Errekondok harri baldarrari 8 jasoaldi eman zizkion, Zumetak baino bat gehiago. Gizonezkoetan, berriz, Luis Mari Telleria buru zela, Irigoienek 8 bider altxa zuen harri baldarra bizkarrera, Iñigo Eizagirrek baino bi gehiago.
2023/04/04 - 02:24
Mollarrik eta Albizurik "Harri Herri" saioaren finalerako txartela lortu dute
Emakumezkoen bigarren finalerdian, Mollarri taldeak Ibiur menderatu du; gizonezkoetan, aldiz, Igeldo geratu da finaletik kanpo. Ergobia eta Etxauri izango dituzte arerio, hurrenez hurren.
2023/04/04 - 01:10
Familia txikia eratu dute Izetatarren Harri-jasotzaileen eskolan, Zarautzen
Zarautz eta Aia artean bada harri eskola bat: Izetatarrena. Gazte asko joan dira bertara eta pozik daude lortzen ari diren emaitzekin baita bertan sortu den giroarekin ere.
2023/04/04 - 00:40
Horrelakoa da Zelairen harri-eskola
Zelairen harri-eskolan izan gara eskolak hobe ezagutze aldera. Harri jasotzaile bizkaitarrak dira gehienak, baina Madrildik ere iritsi da jendea.
2023/04/03 - 10:30
''Harri Herri'' saioaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Lehiak ez du etenik "Harri Herri" saioan. Taldeak nor baino nor arituko dira gaur gauean, bigarren jardunaldian. Saioa ikusgai izango da, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.