Herri-kirolak
2023/02/26 - 16:22
Bihurri eta Basozabal garaile aizkoran; Azpiazu, harrietan
Hodei Ezpeleta "Bihurri"k eta Jokin Urretabizkaiak irabazi dute Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa, 50 segundoko abantailarekin. Harri-jasotzean, berriz, Paulo Azpiazu nagusitu da alde handiarekin.
2023/02/25 - 16:43
28 harri-jasotzaile, lehian: ''Harri Herri'' saioa martxoaren 27an iritsiko da EITBra
"Harri Herri" herri kirol programa berritzailea martxoaren 27an helduko da ETB1era eta eitb.eus atarira. Harri-jasotzea izango du ardatz eta txapelketa izango da. 16 gizonezko eta 12 emakumezko, lau taldetan banatuta, elkarren artean arituko dira lehian.
2023/02/25 - 16:06
Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finala, bihar, Azpeitian
Igande honetan, otsailak 26, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finala eta harri-jasotzaileena jokatuko dira. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
2023/02/23 - 22:42
Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen igandeko finalak aurkeztu dituzte
eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai, 12:00etan. Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileak, faborito nagusietakoa bera, ezin izango du egon final horretan.
2023/02/09 - 22:09
21 lagun lehiatuko dira Euskal Duatloian
Azpeitiko zezen plazan, Euskal Herriko duatloiaren aurkezpena egin dute ostegun honetan. Bigarren edizioak larunbat honetan, otsailak 11, jokatuko den aurre-kanporaketa jasoko du. Sei onenak martxoaren 5eko finalera pasako dira.
2023/02/05 - 15:57
Martins Licisek 252 kiloko harri errektangularra jaso du
Martins Licis 2019ko munduko gizon indartsuenak 252 kiloko harria altxatu du Abadiñon. Ez da altxaldi ofiziala izan, baina Licisek bere helburua lortu du.
2023/02/02 - 17:17
Munduko gizonik indartsuena 2019an, harri probetan
Martin Licisek 2019an, Munduko Gizonik Indartsuenaren Txapelketa irabazi zuen, eta datorren igandean, Abadiñon izango da 250 kiloko harria altxatzen saiatzeko.
2022/12/18 - 17:05
Urdax Magunazelaia, Harri Handien Euskal Herriko txapeldun berria
Lehen aldiz hartu du parte Urdax Magunazelaiak Euskal Herriko Harri Handien txapelketan. Hori gutxi balitz, 25 urterekin txapelketaren historiako bigarren marka onena egin du. Jokin Eizmendirekin lehiatuta, azkenean abadiñarrak jarri du txapela 58 altxalditan 9.050 kilo jasota.
2022/12/03 - 15:57
Donato Larretxea omendu dute Arantzan
Donato Larretxeak, hainbat txapel eta apustu irabazitako aizkolariak, herritarren omenaldia jaso du Arantzan. Besteak-beste, hirutan izan da Euskal Herriko txapelduna, eta zortzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa. Hainbat eta hainbat marka ezarritakoa da, eta gozatzeko eguna izan du gaur.
2022/12/03 - 15:19
Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda
Otsagabiako aizkolariak min hartu zuen mendian zebilela, eta hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu.
2022/11/27 - 16:00
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketa
Hodei Ezpeletak jantzi du txapela Aizkolarien Euskl Herriko TXapelketan. Finalean nagusi izan da eibartarra. Xabier Zaldua izan da bigarren, eta Jokin Urretabizkaia hirugarren.
2022/11/27 - 15:03
Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2022/11/25 - 17:30
'Basozabal', Aizkolari Txapelketa irabazteko faboritoen artean
Asteburu honetan Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa jokatuko da Bilbon. Faborito nagusiez hitz egiterakoan, Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia dira gehienen ahotan dabiltzanak. Kanporaketan, Urretabizkaiak egin zuen denborarik onena.
2022/11/24 - 16:49
Nola prestatzen dituzte aizkolarientzako enborrak?
Igandean (azaroak 27), Bilbon, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Finalistek 12 enbor moztu beharko dituzte, eta egurrak aparteko garrantzia du. Horren xehetasunak eman dizkigu Joxemiel Peñagarikanok.
2022/11/23 - 17:44
Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala, igandean, Bilbon
Igande honetan, azaroak 27, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala jokatuko da. Ekitaldiaren aurkezpena Bilbon izan da. Jardunaldia ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/11/20 - 17:46
Vicente eta Gabirondo lehen mailara igo dira
Iker Vicentek eta Julen Gabirondo lehen mailan lehiatuko dira datorren denboraldian. Vicente izan da garaile bigarren mailako finalean.
2022/11/18 - 21:59
Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz
Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.
2022/11/15 - 18:33
Gaztedi sokatira taldea, igandean 'Helmuga' saioan
Igandeko 'Helmuga' saioetako protagonistetako bat izango da Laukizko Gaztedi sokatira taldea. Gainera, saio berean Ginea Conakryko pilotariak ezagutuko ditugu. Igandean izango da emankizuna, 11:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/11/13 - 15:59
Arruti eta Txikia IV.a, nagusi Sherpa.ai Aizkolari Txapelketan
Nerea Arruti emakumezkoetan mailan eta Julen Alberdi 'Txikia' IV.ak gizonezkoetan jantzi dituzte txapelak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian.
2022/11/06 - 22:16
Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria
Urnietarrak Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du, Mungian jokatu den finalean. Pentatloiko garailea erraz antzean nagusitu da egin beharreko lana osatzeko. Minutu eta erditik gora atera dio Nerea Sorondori, azken hiru urteotako garaileari. Irati Astondoak osatu du podiuma.