Iker Vicente bi aldiz igo da podiumera Sydneyko Munduko Txapelketan
Iker Vicente aizkolaria etxean da jada, Sydneyko (Australia) Munduko Txapelketan lan bikaina egin eta emaitza onak lortuta. Nafarroakoak birritan lortu du podiumera igotzea eta zilarrezko zein brontzezko domina banarekin itzuli da Otsagabira (Nafarroa).
Vicenteren lehen podiuma mozketa horizontaleko abiadura proban iritsi zen; bigarren amaitu zuen, diziplinako txapeldunorde izan eta zilarrezko domina zintzilikatu zuen.
Bi egun geroago, Iker Vicente Sidneyko Munduko Txapelketako podiumera igo zen bigarrenez, mozketa bertikaleko abiadura proba hirugarren amaituta eta brontzezko domina bereganatuta.
Hala, bada, aizkolari nafarrak lan bikaina egin zuen Australian. Bere kirol ibilbidean lau aldiz igo da podiumera Munduko Txapelketetan.