Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa igande honetan (azaroak 27). Nagusi izan da Bilboko Bizkaia frontoian jokatu den finalean.
Ezpeletak 47 minutu eta 42 segundo behar izan ditu lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak mozteko. Eibarko 22 urteko aizkolariak minutu bat eta 35 segundo atera dizkio bigarren izan den Xabier Zalduari (49:17). Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' izan da hirugarren, lanak bukatzeko 53 minutu eta 53 segundo behar izan dituelarik.
Hasieratik jarri da probaren buruan Hodei Ezpeleta 'Bihurri'. Estreinako kanaerdikoa mozten lehena izan da, Basozabali zortzi segundo eta Zalduari 21 segundo aterata. Bigarren kanaerdikoan ere lehen postuari eutsi dio Ezpeletak, baina Zalduak aurreratu egin du Basozabal. Hurrengo bi enborretan, 60 ontzakoetan, Hodei Ezpeletak nagusi izaten jarraitu du; Zalduaren eta Basozabalen arteko lehia, aldiz, oso estua izan da.
Bigarren oinbikoan, seigarren enborrean, Zalduak murriztu egin du Ezpeletarekiko zuen desabantaila, eta hirugarren oinbikoa (7. enborra) mozteko denbora bera behar izan dute biek ala biek. Zortzigarren enborrean, laugarren oinbikoan, Zalduak 27 segundo jan dizkio Ezpeletari, eta txapela lortzeko lehia estutu du.
Bederatzigarren enborrean (60 ontzakoa) Hodei Ezpeletak hiru segundo atera dizkio Xabier Zalduari, baina gakoa 10. enborrean (60 ontzakoa) egon da; Ezpeletak 3'57"an moztu du, eta, Zalduak 4'56" behar izan ditu, adarra egokitu baitzaio.
Azken bi enborretara minutu bat eta 27 segundoko abantailarekin iritsi da Hodei Ezpeleta 'Bihurri' eta garaipenak ez dio ihes egin.
4, 5 eta 6. postuak
Joxan Etxeberria (56:07) izan da laugarren. Bosgarren postuan amaitu du Luis Mari Txapartegik (58:40) eta seigarren postuan bukatu du Iban Fresnedak (60:44).
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Vicentek "egurra" eman dio Eneko Otañori Tolosako desafioan
Iker Vicentek irabazi du jendez lepo izan den Tolosako zezen plazan jokatu den desafioa. Bi kanaerdikoren aldea ez da nahikoa izan Eneko Otañorentzat.
Eneko Otaño: "Etxean egindakoa plazan egiteko gai banaiz, baditut irabazteko aukerak"
Beizamako aizkolaria Iker Vicente mendean hartzeko itxaropentsu joango da Tolosara, desafioaren atarian azaldu du apustua estua izango dela.
Iker Vicente: "Gogotsu eta buruz fresko iristen naiz, prestaketa ez baitzait luzeegia egin"
"Nik uste dut oso une onean nagoela", azaldu du Otsagabiako aizkolariak Eneko Otañoren aurkako desafioaren atarian. "Oso zaila izango da, segundo asko dira kentzeko", onartu du. "Burua hotz izan beharko dut", erantsi du.
Iker Vicentek eta Eneko Otañok, larunbaterako aizkorak prest
Iker Vicente eta Eneko Otañoren arteko desafioa aurkeztu dute gaur, Tolosako zezen-plazan. Otañok bi enborreko abaintaila izanen du. Horrelako abantaila duen hirugarren desafioa izango da.
Zalduatarrak, enbor bereko ezpalak
Larunbatean Euskal Timberren finalak Euskal Herriko aizkolari trebeena zein den erabakiko du. Finalean, besteak beste Xabier Zaldua eta haren semea Jon izango dira lehian. Txapelketa kirolakeitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahalko da.
Euskal Timberreko finala aurkeztu dute; larunbatean izango da
Hamasei aizkolarik izango dute jokoan txapela, Euskal Herrian aurrenekoz egiten ari den espezialitate honetan. EITBk emitituko du lehia, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 23:00etatik aurrera.
Iker Vicentek Nafarroako hamaikagarren txapela lortu du
Iker Vicentek hamaikagarrenez irabazi du Nafarroako Aizkolari Txapelketa. Donezteben jokatu den finalean aise nagusituta, Mindegiaren marka ondu du Otsagabikoak.
Iker Vicente: ''Bigarren oinbikoa pasata ikusi nuen nire burua aurretik; hortik aurrera, eroso ibili nintzen''
Iker Vicentek Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazi zuen atzo, azaroaren 10ean. Otsagabiarra EiTBn izan da, azken garaipen horren inguruan hitz egiten.
Iker Vicente, laugarrenez Euskal Herriko txapeldun
Iker Vicentek aurreikuspen guzti-guztiak bete ditu. Otsagabiko aizkolariak Euskal Herriko txapelketa irabazi du, erabateko nagusitasunez. Laugarren txapela da nafarrarentzat.
Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolarien ibilbidea, irudietan
Patxi Astibia eta Joxe Mari Olasagasti aizkolari ohiak omendu dituzte Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako aizkolari txapelketan, Azkoitian.