Aizkolaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitzol Atutxa Euskal Herriko Txapelketatik kanpo geratu da

Larunbat honetan egin den kanporaketan, hamaika parte hartzaileetatik bederatzigarren izan da, eta ez du finalerako txartela lortu.
Aitzol Atutxa. Argazkia: EiTB
Aitzol Atutxa. Argazkia: EiTB

Aitzol Atutxa Euskal Herriko Aizkora Txapelketatik kanpo geratu da. Beraz, azken bost urteetan txapelduna izan den aizkolari dimoztarra ez da egongo urriaren 27an Gasteizen egingo den finalean.

Larunbat honetako kanporaketan hamaika aizkolarik parte hartu dute, eta Atutxa bederatzigarren izan da. Iker Vicente, Larrañaga, Txikia, Azurmendi, Otaño eta Rekondo sailkatu dira finalera.

Kanporaketa hau, igande arratsaldean esainiko du ETB1ek, 15:45ean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X