Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juventus, Lyon, Bournemouth eta Crystal Palace, Realaren aurkari sendoenak Europan

Talde donostiarrak Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 denboraldiko Europa Ligan.

Europa Leagueko faseen zozketa

Realak Olympique Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 Europa Ligan, ostiral honetan Monakoko Grimaldi Foroan egindako zozketaren arabera.

Donostiako taldeak lau partida jokatuko ditu etxean, eta beste lau etxetik kanpo. Lyon, Viktoria Pilsen, Bournemouth eta Torreense hartuko ditu Reale Arenan. Etxetik kanpo, berriz, Juventus, Union Saint-Gilloise, Crystal Palace eta Lillestrom izango ditu aurkari.

Zozketak maila eta ezaugarri desberdinetako aurkariak ekarri dizkio Gipuzkoako taldeari, eta hainbat partida zail izango ditu kanpoan. Horien artean daude Turinen Juventusen aurka jokatuko duena, eta Londresen Crystal Palaceren aurkakoa.

Beranduenez igande honetan emango du UEFAk partiden behin betiko egutegiaren berri. Orduan jakingo du Realak zortzi neurketak zein ordenatan eta zein egun zehatzetan jokatuko dituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X