Reala ostiralean abiatuko da Zubietatik, 14:00etan, eta igandean itzuliko da, ordu berean
Talde txuri-urdinak entrenatu ostean hartuko du Sevillarako bidea, 15:10ean dute hegaldia.
Reala, artxiboko irudia. Argazkia: Europa Pres
Reala ostiralean abiatuko da Sevillara, 14:00etan; igandean, ordu berean itzuliko da, Errege Kopako finaleko emaitza edozein dela ere. Taldea entrenatu ondoren aterako da, eta ehunka zalek jokalarien autobusari agurra egitea espero dute. Ondoren, 15:10ean hartuko dute hegazkina, eta 16:20ean iritsiko dira Sevillara.
19:15ean, Matarazzok eta Oyarzabalek prentsaurrekoa egingo dute, eta 20:00etan eguneko bigarren entrenamendua dute.
Biharamunean, larunbatean, jokatuko dute finala, eta gertatzen dena gertatzen dela, txuri-urdinak igande eguerdian itzuliko dira etxera.
Hegazkinak 13:10ean lur hartuko du, Hondarribian, eta asmoa da Zubietara 14:00ak aldera heltzea.