Hypermotion Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)

Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.

Real Sociedad B vs Deportivo de la Coruña
Reala B vs Coruñako Deportivo

Reala B saririk gabe geratu da Hypermotion Ligako 28. jardunaldian, igande honetan, Deportivoren aurka Zubietan galdu ostean (2-3). Ansotegiren taldeak Astiazaranen eta Ochiengen golei esker irauli du hasierako gola, baina Mikel Rodriguezen kanporaketak azken zatia baldintzatu du, eta luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse.

Partida hasi eta berehala, 2. minutuan, Stoichkovek Fraga atezainaren huts bat baliatu du area barrura eskegitako baloi bat etxekoen ate barrura bidaltzeko. VARean berrikusi eta gero eman du ontzat epaileak, eta markagailua irauli beharrean utzi du etxeko taldea (0-1).

Bisitariak baloiaren kontrola hartu dute, nahiz eta etxekoek presionatu, eta 22. minutuan zutoinak Stoichkoven gola eragotzi du. Hurrengo jokaldian, Astiazaranek berdinketaren gola egin du (1-1): Ochiengen ezkerkada Ferllok urrundu du, baina baloiak zutoina ukitu, eta aurrelariak errebotea baliatu du baloia ate barrura jaurtitzeko.

Abagune asko izan dituen norgehiagoka batean, txuri-urdinen bigarren taldeak behetik gora egin du, eta 40. minutuan Astiazaran gola egiteko zorian egon da. Jokalariak boleaz errematatu du buelta erdian, eta zentimetro gutxigatik joan da kanpora, atea ukituz.

Bigarren zatian, 59. minutuan, Sansek buelta eman dio markagailuari, Job Ochieng aurrelariak 2-1ekoa sartu baitu, erasoko jokaldi on bat burututa, Donostiako bigarren taldea aurretik jartzeko zaleen aurrean. 

Hala ere, partida erabat aldatu da epaileak Mikel Rodriguez kanporatu ostean, Gipuzkoako taldea jokalari bat gutxiagorekin utzita azken minutuak baldintzatu baititu.

Jokalari bat gehiagorekin, Galiziako taldeak gora egin du, eta Bil Nsongo2-2koa egin du, bere taldea suspertzeko.

Luzapenean, Mario Sorianok garaipena eman dio talde bisitariari (2-3).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X