Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)
Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.
Reala B saririk gabe geratu da Hypermotion Ligako 28. jardunaldian, igande honetan, Deportivoren aurka Zubietan galdu ostean (2-3). Ansotegiren taldeak Astiazaranen eta Ochiengen golei esker irauli du hasierako gola, baina Mikel Rodriguezen kanporaketak azken zatia baldintzatu du, eta luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse.
Partida hasi eta berehala, 2. minutuan, Stoichkovek Fraga atezainaren huts bat baliatu du area barrura eskegitako baloi bat etxekoen ate barrura bidaltzeko. VARean berrikusi eta gero eman du ontzat epaileak, eta markagailua irauli beharrean utzi du etxeko taldea (0-1).
Bisitariak baloiaren kontrola hartu dute, nahiz eta etxekoek presionatu, eta 22. minutuan zutoinak Stoichkoven gola eragotzi du. Hurrengo jokaldian, Astiazaranek berdinketaren gola egin du (1-1): Ochiengen ezkerkada Ferllok urrundu du, baina baloiak zutoina ukitu, eta aurrelariak errebotea baliatu du baloia ate barrura jaurtitzeko.
Abagune asko izan dituen norgehiagoka batean, txuri-urdinen bigarren taldeak behetik gora egin du, eta 40. minutuan Astiazaran gola egiteko zorian egon da. Jokalariak boleaz errematatu du buelta erdian, eta zentimetro gutxigatik joan da kanpora, atea ukituz.
Bigarren zatian, 59. minutuan, Sansek buelta eman dio markagailuari, Job Ochieng aurrelariak 2-1ekoa sartu baitu, erasoko jokaldi on bat burututa, Donostiako bigarren taldea aurretik jartzeko zaleen aurrean.
Hala ere, partida erabat aldatu da epaileak Mikel Rodriguez kanporatu ostean, Gipuzkoako taldea jokalari bat gutxiagorekin utzita azken minutuak baldintzatu baititu.
Jokalari bat gehiagorekin, Galiziako taldeak gora egin du, eta Bil Nsongok 2-2koa egin du, bere taldea suspertzeko.
Luzapenean, Mario Sorianok garaipena eman dio talde bisitariari (2-3).
Zure interesekoa izan daiteke
Zubeldia: "Oso garrantzitsua zen sentsazio onekin bukatzea"
Realeko jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
Reala garaile Mallorcan Europara gerturatzeko (0-1)
Carlos Solerrek lehen zatian sartutako golak 3 puntu eman dizkie txuri-urdinei, eta, bide batez, Europako postuetara gerturatu ditu.
Matarazzo: "Baikor nago, bihar neurketa ona egingo dugula uste dut"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 26. jardunaldian Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Partida garrantzitsua izateaz gain, asteazkeneko partida prestatzeko ere balioko duela esan du.
Alazne Estensorok 2028ra arte berritu du Realarekin
19 urteko atezain lazkaotarrak Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan, talde txuri-urdinarekin.
Sansek nagusitasunez irabazi dio Cadizi Nuevo Mirandillan (0-2)
Txuri-urdinen bigarren taldeak ondoz ondoko hirugarren garaipena lortu du Cadiz mendean hartuta. Donostiako taldeak sendotasuna eta eraginkortasuna erakutsi ditu, etxeko harmailetan atsekabea nagusitu den norgehiagokan.
Unai Marrerok kontratua luzatu du 2030era arte
Azpeitiako atezainak txuri-urdinen atea defendatuko du lau denboraldi gehiagoz.
Alvaro Odriozolak ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du
Realeko atzelariak belauna bihurritu zuen larunbatean, Anoetan, Oviedoren aurka jokatutako partidan.
Realak beste garaipen bat eskuratu du Espanyol garaituta (2-1)
Realak beste garipen bat lortu du RCD Espanyioli 2-1 irabazita gaur arratsaldean Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 21. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira hasieratik amaierara arte.
Berdinketa mingotsa lortu du Realak Oviedoren aurka (3-3)
Realak buelta eman dio Oviedoren 0-2koari, baina Asturiasko taldeak markagailua berdindu du azken hasperenean.