Brais Mendezek bi partidako zigorra bete beharko du, epaileak San Mameseko derbian txartel gorria erakutsi ondoren
Realak alegazioak aurkeztu zituen txartel gorria "bidegabekeriatzat" jo ondoren, baina batzordeak ez ditu kontuan hartu eta jokalaria zigortu du. Horrela, Braisek ezin izango du Elxen eta Real Madrilen kontra jokatu.
Brais Mendez Jauregizarrekin lehian, San Mameseko derbian. Argazkia: Europa Press
Brais Mendez Realeko jokalaria EA Sports Ligako 22. jardunaldiko Athleticen aurkako derbian egotzi zuen epaileak, eta orain Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Batzordeak erdilari txuri-urdinari bi partidako zigorra ezarri dio .
Guillermo Cuadra Fernandezek txartel gorria erakutsi zion Brais Mendezi 83 minutuan , Aitor Paredes Athleticeko atzelariarekin izandako tirabira polemiko baten ondoren, eta Batzordeak zigor hori ezarri dio, "jokotik kanpo modu bortitzean gertatu zelako, eta jokoa geldituta edo ez zegoelako baloia jokatzeko aukerarik".
Epaileak aktan azaldu zuenez, "indarkeriazko jokabide bat izan zen, baloia jokoan egon gabe gehiegizko indarra erabili baitzuen aurkari bati aurpegian zartada emateko".
Realak alegazioak aurkeztu zituen txartel gorria "bidegabekeriatzat" jon ondoren, baina batzordeak ez ditu aintzat hartu eta jokalaria zigortu du.
RFEFk jakitera zuenez, Donostiako klubak bere idatzian adierazi zuen jokaldian "inguruabar aringarriak izan zirela, arau-haustearen aurretik, Paredesen probokazioa egon zelako", atzelari zuri-gorriak erdilari galiziarra bultzatu baitzuen.
"Era berean, asmorik, erasorik eta gehiegizko indarrik ez zen izan, ezta ondorio kaltegarri edo lesiorik ere", gaineratu zuen Realak.
Honenbestez, Brais Mendez baja izango da Elxen aurka, larunbatean Anoetan, eta Real Madrilen kontra, otsailaren 14an, Santiago Bernabeun.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak udako lehen porrota jaso du Toulouseren aurkako lagunartekoan (2-1)
Rino Matarazzok zuzentzen duen taldeak uda honetako lehen porrota jaso du Toulouseren aurka 2-1 galduta. Laugarren lagunartekoa zen txuri-urdinentzat. Toulouseren golegileak Vignolo eta Hidalgo izan dira, eta Solerrek sartu du Realarena, falta jaurtiketa bat baiatuta.
Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)
Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Realak Jon Martinen kontratua 2032ra arte luzatu duela iragarri du
20 urterekin, Lasarteko erdiko atzelaria ezinbestekoa da Matarazzorentzat Realaren atzealdean.
Harrera beroa egin diote Mikel Oyarzabali Zubietan
Estatu Batuetatik iritsi berritan, Zubietan izan da Mikel Oyarzabal. Entrenatzen zebiltzan taldekideek txalo artean hartu dute eibartarra Munduko Txapelketa irabazi duelako.
Gorka Carrerak 2031 arte luzatu du kontratua Realarekin
Errenteriako aurrelaria bigarren talde txuri-urdinaren golegile nagusia izan zen aurreko denboraldian. Gainera, lehenengo taldearekin lau partida jokatzea lortu zuen.
Gorrotxa: “Lehenengo jardunaldian taldearekin batera lehiatzea da asmoa”
Gorrotxak pubalgia du aurreko denboralditik. Hobetze aldera, “plan bat” egiten ari direla azaldu du eibartarrak eta “lehenengo jardunaldian taldearekin lehiatzea” da ideia. Datorren denboraldia polita bezain gogorra izango da Realarentzat, baina Europa tartean, gogotsu agertu da jokalaria.
Realak berdindu egin du denboraldiaurreko lehen partidan Racingen aurka (1-1)
Realak bana egin du Zubietan Racingen aurka jokatu duen denboraldiaurreko lehen partidan. Rino Matarazzok bi hamaikako probatu ahal izan ditu, bana zati bakoitzean. Oskarssonek gola sartu du donostiarrentzat 19. minutuan, eta Gabriel Gimenezek kantabriarrentzat 82.ean.
Luken Beitiak 2030ra arte berritu du bere kontratua Realarekin
Elgoibargo atzelaria funtsezko zutabea izan da Sanserentzat azken denboraldi hauetan eta denboraldiaurrea lehen taldearekin egiten ari da, Rino Matarazzoren aginduetara.
Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”
Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).