Hypermotion Liga 

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanseri azken minutuetan ihes egin dio garaipenak (1-1)

Gorka Carrerak aurretik jarri ditu txuri-urdinak 74. minutuan egindako golari esker, baina Paul Akouokouk markagailua parekatu du 88.ean.

Zaragoza-Sanse 1-1
Sanseren berdinketa Zaragozaren etxean

Zaragozak eta Realak 1-1 egin dute larunbat honetan Ibercaja Estadioan jokatu duten partidan. Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute, baina etxekoek azken minutuetan egindako golak hiru puntuak lortzea galarazi diete.

Lehen zatian, bisitariak nagusi izan dira eta hainbat gol aukera izan dituzte, Mikel Rodriguezen bitartez batez ere.

Hala ere, aukerarik argiena Agirrek izan du, 18. minutuan izandako korner batean, baina buruarekin egindako errematea kanpora joan da ezker zutoinaren ondo-ondotik.

Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinek agintzen jarraitu dute, eta nagusitasun horren ondorioz iritsi da Carreraren gola 74. minutuan.

82.ean, etxekoek gertu izan dute berdinketa, Kenan Kodroren jokaldi batean, baina gola 88.ean lortu dute, Paul Akouokouren eskutik.

Markagailua ez da gehiago mugitu, nahiz eta bi taldeek azken minutuetan partida irabazteko jarrera eta jokoa agertu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X