Jon Ander Olasagastik Realarekin berritu du, 2027ra arte
Jon Ander Olasagastik Realarekin berritu du, 2027ra arte, Gipuzkoako klubak asteazken gauean iragarri duenez.
Erdilari donostiarra, hortaz, gutxienez 2026-27 denboraldiaren amaierara arte arituko da klub txuri-urdinean. Olasagasti kadete mailan iritsi zen Realera.
Realak, horrenbestez, bermatu du "beti aintzakotzat hartzeko modukoa den, eta zelai erdian komodina den" jokalari batek klubean jarraituko duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion penaltia
VARak deituta joan da epailea zer gertatu den begiratzea. Ruiz de Galarretak kamisetatik heldu dio Yangel Herrerari arean, eta penaltia dela erabaki du epaileak. Oyarzabalek bota, eta gola sartu du, horrera Sevillarako txartela lortuz.
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.
Matarazzok taldea "gogotsu" dagoela azpimarratu du, Athleticen aurkako partidari begira
Realak eta Athleticek asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako finalaurrekoetako itzuliko partida, Donostian. Matarazzok prentsaurrekoa eman du gaur, neurketa nola ikusten duen azaltzeko.
Anoetaren ondoan eginen den topagunean asteazken arratsaldeko giroa bizituko dute zaleek, Kopako finalerdietako derbian
Realak topagune bat antolatu du, eta zuzeneko musika eta food truckak izanen dira horretan. Gainera, talde txuri-urdinaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak zelaira ateratzen direnean.
Jon Martin: "Hutsean berdinduta joango bagina bezala jokatu behar dugu neurketa"
Atzelari txuri-urdina "baikor" azaldu da Athleticen kontrako norgehiagokaren atarian. "San Mamesen partida osoa egin genuen, eta konfiantzarekin gaude", azpimarratu du. "Oso pozik nago nire lanarekin, baina gauza asko hobetu behar ditut", gaineratu du.
Deporrek luzapenean sartutako gol batek punturik gabe utzi du Sanse (2-3)
Astiazaran eta Ochieng jokalarien golekin markagailua irauli arren, Mikel Rodriguezen kanporaketak Zubietako partidaren azken minutuak baldintzatu ditu.
Zubeldia: "Oso garrantzitsua zen sentsazio onekin bukatzea"
Realeko jokalariak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 26. jardunaldian.
Reala garaile Mallorcan Europara gerturatzeko (0-1)
Carlos Solerrek lehen zatian sartutako golak 3 puntu eman dizkie txuri-urdinei, eta, bide batez, Europako postuetara gerturatu ditu.