Bigarren porrota jarraian Osasunarentzat (0-2)
Osasunak galdu egin du Espanyolen aurka, EA Sports Ligako 5. jardunaldian jokatutako partida.
Neurketa hasi eta berehala Espanyolek gola egin du. Jokaldi azkar batean, Robertok aurretik jarri du talde kataluniarra Marcosek egindako erdiraketa aprobetxatuta.
12. minutuan, gorritxoek penaltia eskatu dute Riedelek Raul Garciari egindako faltaren ondorioz, baina epaileak ez du ezer adierazi. Sadarreko zaleak oso haserre agertu dira epaielarekin.
Lehen minutuak joan-etorrikoak izan dira eta 17. minutuan, Espanyolek bigarrena egin du. Gola, oraingoan ere, Robertorena izan da.
Handik gutxira, Ruben Garciak gola du, baina epaileak baliorik gabe utzi du gola, erdiraketa egin aurretik baloiak hondoko marra gainditu duelako.
Ramisen taldeak ez du amore eman. Nafarrak hegaletatik saiatu dira behin eta berriro, Kike Barjaren eta Ruben Garciaren bidez, baina Raul Garciak eta Budimirrek ez dute asmatu azken errematea egiteko momentuan.
Atsedenaldiaren ostean, Espanyolek hirugarrena egiteko aukera argia izan du, baina Herrerak ondo aurreratu zaio Dolani jokalajriaren jaurtiketa ekiditeko.
Ondoren, eta egoera ikusita, Ramisek hiru aldaketa egin ditu: Dubasin, Moro eta Osambela sartu ditu, Arguibide, Ruben Garcia eta Barjaren ordez.
Baina aldaketok eragin txikia izan dute. Espanyolek sendo eutsi dio partidari defentsan eta azken minutuak ondo kudeatu dituzte. Ondorioz, Osasunak denboraldiko lehen porrota hartu du etxean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Osasunak Huesca izango du aurkari Erreginaren Kopako bigarren kanporaketan
Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Huescaren zelaian, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.