Catenak azken txanpan eman dio garaipena Osasunari Sevillaren aurka (2-1)
Sevillak aurrea hartu du Maupayren golarekin, baina Raul Garcia de Harok eta Catenak partida irauli dute Sadarri garaipena oparitzeko. Garaipenari esker, gorritxoek arnasa eman diote Alavesi mailari eusteko borrokan.
Osasunak garaipen handia lortu du igande honetan Sadarren Sevillaren aurka markagailua irauliz (2-1) Raul Garcia de Haro eta Alejandro Catenaren golei esker, EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan.
Akatsak bi multzoetan eman dira, hasiera kaotiko samarrean. Etxekoek baloiaren jabetza eskuratu dute, baina aurkariaren arearen minik egin gabe. Luis Garciaren mutilek ere ez dute euren arratsalderik onena izan erasoan. Sevillaren kontraeraso bat, Isaacek gidatuta, zelai erditik egindako jaurtiketarekin amaitu da, Sergio Herrera oso aurreratuta zegoela, baina baloia berdegunetik atera da.
30. minututik aurrera, Osasunak zelaian bere burua kokatzen jakin du. Rosierrek jaurtiketa gurutzatua jaurti du urrutitik, andaluziarrak ezustean harrapatu nahian, baina emaitzarik gabe.
Gorritxoak beste jarrera batekin zelairatu dira atsedenaldiaren ostean, erasoak eskuinetik irauliz. Raul Moro sartu da zelaian arratsalde zail bat alaitzen saiatzeko.
Sevillak erasoko ekintza kolektibo bikaina gauzatu du, Maupayk buruz sartutako golarekin bukatu dena (0-1).
Raul Garcia de Haro, aulkitik sartu berritan, berdinketa sartzear izan da buruz, baina Kike Salas arduratu da gola saihesteaz. Bigarrenean, ordea, ezkerkada indartsu batekin sartu du gola, Budimirrek baloia lapurtzeko borrokatu ostean (1-1).
Ordutik gora etorri da Osasuna eta 99. minutuan garaipena lortu du Catenaren burukada batekin, Moi Gomezen erdiraketa jaso ondoren (2-1). Sadar erotu egin da gauza asko alda ditzakeen eta jaitsiera postuetan dagoen Sevilla oso jota utzi duen golarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina asmatze faltak nagusitasun horrek garaipena lortzea eragotzi du.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"
Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.