EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin

Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.

Iker_Muñoz_Osasuna
Iker Muñoz. Argazkia: Osasuna

Iker Muñozek 2030era arte berritu du Osasunarekin zuen kontratua, talde gorritxoak ostiral honetan iragarri duenez. Harrobiko 23 urteko jokalariak akordioa itxi du klubarekin bien arteko lotura beste hiru urtez luzatzeko.

Muñoz 16 urterekin iritsi zen Osasunara. Bigarren taldeko azken denboraldian lehen taldearekin debutatu zuen. 2023ko otsailaren 12an izan zen, Valladoliden. Harrezkero, 82 partida ofizial jokatu ditu lehen taldearekin: 73 Ligan, 8 Errege Kopan eta 1 Espainiako Superkopan.

Erdiko atzelari gisa aritu arren, maila gorenean 4 gol sartzea zer den ere badaki.

Berritze horrekin, harrobiko jokalariak bere lurraldeko taldean jarraituko du denboraldi honetan, baita beste lau denboraldi gehiagotan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X