EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak bi aldiz irauli du markagailua Oviedori irabazteko (3-2)

Bi aldiz berdindu behar izan dute markagailua gorritxoek, Budimirren bi golekin, eta Victor Muñozek luzapenean sartu du Osasunari garaipena eman dion gola.

PAMPLONA, 17/01/2026.-Los jugadores del Osasuna celebran el gol de Ante Budimir (d) contra el Oviedo, durante el partido de la La Liga EA Sports entre el Osasuna y el Oviedo, este sábado en el estadio El Sadar en Pamplona.-EFE/ Villar López

Osasunako jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak 3-2 menderatu du Oviedo larunbat honetan, Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partidan. Bi aldiz berdindu behar izan dute markagailua gorritxoek, Budimirren bi golekin, eta Victor Muñozek luzapenean sartu du Osasunari garaipena eman dion gola.

Gorritxoek eraman dute jokoaren gidoia, eta hasieratik izan dira nagusi. Baloia une oro ibili da Oviedoren area ingurutik, baina talde nafarrari kosta egin zaio azken metroetan arriskua sortzea, defentsa gehiegi baitzeuden arean sartuta.

Victor Muñozek izan du lehen aukera argia, baina Escandellek geldiketa ona egin du. Aimar Orozek langa gainetik bidali du baloia, eta Budimirren jaurtiketa ere kanpora joan da, gutxigatik. Horiek izan dira aukerarik argienak, partidako lehen gola iritsi aurretik.

Atsedenaldira joan baino lehen, Viñak markagailua ireki du. Korner batean, buruz bidali du baloia sarera, eta Herrerak ezin izan du ezer egin eragozteko (0-1).

Hala ere, gorritxoak ez dira kikildu, eta erdiraketa bat aprobetxatu dute Budimirrek buruz berdinketaren gola sartzeko (1-1).

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Budimirrek aukera aparta izan du, berriz ere buruz, baina langarekin egin du topo. Kontrara, Oviedok bai aurkitu du golerako bidea. Korner batean, Osasunako defentsek ez dute baloia urruntzea lortu, eta Reinak jaurtiketa indartsu batekin sartu du gola (1-2).

Osasunak, baina, egoerari buelta ematen jakin du berriro, eta falta batean Budimirrek berriz jarri du berdinketa markagailuan (2-2).

Azken minutuetan, Oviedok penaltia eskatu du baloiak Boyomoren eskua jo baitu, baina epaileak ezerezean utzi du, jokaldia VARean berrikusi ondoren.

Luzapenean, errebote asko izan dituen jokaldi batean, Victor Muñozek garaipenaren gola sartu du (3-2), hiru puntuak etxeko taldeari emateko.

Azken minutuetan, Catenak txartel gorria ikusi du, falta gogor bat egin ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X