David Garcia entrenamenduetara itzuli da, Cartujara begira jarrita
Osasuna Taxoaren entrenatu da asteazken honetan, Bartzelonatik itzuli ostean, eta David Garcia atzelaria bertan izan da, gainerako taldekideekin batera, duela astebete sudur-trenkada hautsi ondoren. Alabaina, lesio horrek ez dio eragotziko larunbat honetan Sevillako Cartuja estadioan Real Madrilen aurka jokatuko duen Kopako finalean egotea.
Taldeko kapitaina prest dago bere ibilbideko hitzordu garrantzitsuenari aurre egiteko, duela 18 urte Cesar Krutxagak Madrilen, Betisen aurkako finalean, gauza bera egin legez. Iberoko erdiko atzelaria gaur bueltatu da taldekideekin batera lan egitera, Realaren (0-2) eta Bartzelonaren (1-0) aurkako neurketetan taldetik kanpo izan ostean.
Gorritxoak Sevillako partida prestatzen hasi dira, Bartzelonan galdu ostean, eta dozenaka zaleren babesa izan dute, Kopako final handia jokatzeko 72 orduren faltan. Taldea ateak irekita entrenatuko da ostegunean ere, 10:30etik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.
Alessio Lisci: "Mallorcaren aurkako partida oso garrantzitsua da"
Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten partidaren atarian. "Gogo handia dugu, partida oso garrantzitsua da, finalaren tankera duen neurketa", azpimarratu du. "Irabaziz gero, ez ginateke matematikoki salbatuta egongo, baina bai birtualki", adierazi du.
Braulio Vazquez: “Egon nahi dudan lekuan nagoela erakutsi dut, zoriontsu naizen lekuan”
Braulio Vazquez aurkeztu dute Osasunako kirol zuzendari 2029ra arte. Galiziarra Osasunan kirol zuzendari gisa denbora gehien egon den gizona izango da. Prentsaurrekoan adierazi duenez, "hori niretzat harro egoteko modukoa da", eta klub garrantzitsuen aukerak izan dituela gaineratu du.
Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunarekin berritu du, 2029ra arte
Jose Antonio Prieto Cata futbol profesionaleko idazkari teknikoak ere sinatu du berritzea Nafarroako klubarekin. Braulio 2017an iritsi zen Osasunara, eta kargua bere gain hartu zuenetik, talde gorritxoa Lehen Mailara igo zen 2019an, sei aldiz eutsi dio mailari, Errege Kopako final bat jokatu du, eta Konferentzia Ligan ere izan da.
Lisci: "Agian 0-0eko partida izan da, baina futbolean golak sartu behar dira"
Osasunako entrenatzaileak partida amaitu ostean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, igande honetan Valentziaren aurka Mestallan jokatu duten neurketa "agian" 0-0ekoa izan da, eta ez 1-0ekoa, baina "futbolean golak sartu behar dira".
Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)
Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.
Moncayola: "Gaur erakutsi dugu taldea ondo dagoela, liderren aurka garaipen borobila lortuta"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan Real Madril 2-1 garaitu ostean.
Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)
Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.
Lisci: "Real Madrilen aurkako partidetan Sadarreko giroa ikaragarria izaten dela esan didate"
Real Madrilen aurkako neurketa jokatu aurreko prentsaurrekoan esan duenez, Osasunako entrenatzaileak badaki Madrilgo taldearen aurkako partidetan Sadarren giro "ikaragarria" izaten dela.
Alessio Lisci: "Talde batek irabaztekotan, Elxek irabazi behar zuen"
Osasunako entrenatzaileak Elxen aurkako berdinketaz (0-0) hitz egin du EA Sports Ligako 24. jardunaldian. (Adierazpenak gazteleraz)