Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Osasunak galdu egin du Bartzelonaren aurka, baina helegitea aurkeztuko du
Lehen zatian gorritxoek 0-2koari eutsi badiote ere, bigarren zatian Bartzelona nagusitasunez gailendu da. Aitzitik, Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonak Geyse Ferreira jokalaria bidegabeki erabiltzeagatik.
Osasunak ezin izan du Bartzelonaren aurkako porrota ekidin. Argazkia: osasuna.es
Osasunak jipoia jaso du (0-9) Bartzelonaren aurkako Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidan, eta, printziioz, txapelketatik kanpo geratu dira.
Kakun Mainzek zuzentzen duen taldea ondo eutsi zion partidaren hastapenari, Sadarren bildutako 6.167 zaleen animoekin. Hala ere atsedenaldira 0-2 azpitik joan ziren, Brunak sartutako bi gol jaso ondoren (23. min eta 26. min).
Atsedenaldiaren ostean, baina, taldeen arteko aldea nabarmenagoa izan da. Osasunak fisikoki behera egin du, eta Bartzelonak martxan jarri du bere erasoko ahalmena, etabeste zazpi gol erdietsi dituzte: Salma Paralluelo (48. min eta 57. min), Bruna (55. min), Geyse (53. min), Aitana Bonmatí (67. min eta 84. min) eta Mariona Caldentey (82. min) izan dira golegileak.
Helegitea Geyse oker zelairatzeagatik
Partida bukatu ondoren, Emakumezkoen Osasuna Fundazioak ohar baten bidez iragarri zuen helegitea aurkezteko asmoa zuela, Jonatan Giraldez Bartzelonako entrenatzaileak Geyse Ferreira jokalaria era desegokian zelairatu zuela iritzita.
Izan ere, Geysek txartel gorria ikusi zuen 2021-2022 denboraldiko Erreginaren Kopan jokatu zuen azken neurketan, Madril CFFko jokalari zela, eta oraindik bete gabe zeukan aipatu txartel gorriak dakarren zigorra.
Horrenbestez, Osasunaren zuzendaritza batzordeak adierazi zuen "jokalariek eta zaleek merezi duten errespetuari jarraiki" hartu zuela helegitea aurkezteko erabakia "gertatutako Araudiaren urraketa nabarmenaren aurrean". Dena den, jarraian Bartzelonak zelai gainean izandako "nagusitasuna" aitortu nahi izan zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jose Antonio Prieto ‘Cata’: “Jagoba Arrasateren aldeko apustua ez da adabaki bat, gure kontratu-urteak proiektu komun baten alde batzea baizik"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Asier Osambela: “Oso eroso egon gara lehen momentutik”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Osasunak garaipen batekin ospatu du Jagoba Arrasateren aro berria (2-0)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jagoba Arrasate: “Sentsazio onak ditut, gogotsu nago; ea bihar, partiduaren ostean, berdina pentsatzen dudan”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Cata: “Gure helburutik urrun geunden, nire iritziz ezin hobea den errendimendu mailatik urrun”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jagoba Arrasate: “Osasunak nire beharra duela eta nik Osasunarena sentitzen dut”
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Zuzenean, 12:30etik aurrera: Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jagoba Arrasate Osasunara itzuliko da, talde gorritxoak Ramis kargugabetu ostean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Betis gehiegi Osasunarentzat (5-2)
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ramis: “Hainbat jokalari berreskuratuta, futbol gehiago dugu orain eta hori erakutsi behar dugu"
Gehiago ikusi